← Previous 1 Korintoarrei 5 Next →
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

JOKABIDE OKERRAK ELKARTEAN (5,1–6,20)

Lizunkeri arazoa

1 Leku guztietan zabaldua dago, zuen artean lizunkeri arazo* 5,1 lizunkeri arazoa: Nola judu-legeak (ik. Lb 18,8) hala erromatarrak debekaturik zeukaten gizon bat bere amaordearekin ezkontzea.bat dagoela, eta ez nolanahikoa, jentilen artean ere gertatzen ez direnetakoa baizik: zuetako batek amaordea omen du emazte. 2 Eta zuek, negar egin beharrean, harro jarraitzen duzue, eta ez duzue bota zeuen artetik horrela jokatu duena. 3 Bada, nik, gorputzez urruti baina espirituz hor bertan nagoen honek, erabakia dut dagoeneko hori egin duenarentzat epaia, bertan banengo bezalaxe: 4 Jesus gure Jaunaren izenean bilduko zarete –eta han izango naiz ni ere espirituz– eta, Jesus gure Jaunaren ahalmenez, 5 Satanasen esku utziko duzue* 5,5 Satanasen esku utzi: Paulok kristau-elkartetik kanpora botatzen du intzestugilea, eta hau Satanasen esku geratzen da, hau da, gaitzaren indarraren esku; zigorraren helburua ez da bekatariaren hondamena, bihozberritzea eta azken egunean salbatua gertatzea baizik.hori, ea horrela, beraren bekatuzko izaera suntsiturik, Jaunaren egunean salbatzen den. 6 Ez duzue batere arrazoirik harrotzeko. Ez al dakizue legamia pixka batek ore guztia altxatzen duela? 7 Bazter ezazue legamia zaharra eta izan ore berri, legamia gabeko pazko-ogiak bezala; izan ere, horixe zarete, Kristo gure Pazko-bildotsa opari eskainia izan denez gero. 8 Ospa dezagun, beraz, Pazko-jaia, baina ez legamia zaharrarekin, bekatu eta gaiztakeriazko legamiarekin, legamia gabeko pazko-ogiekin* 5,8 legamia gabeko pazko-ogiak: Juduen Pazko-jaiaren ohikunean finkatzen da Paulo pasarte honetan (ik. Ir 12,15-20). Legamia zaharra baztertu eta legamia gabeko ogiz ospatu behar zen Jaia. Kristok Pazko berria eta betikoa inauguratu duenez, kristauaren bizitza etengabeko pazkoa da; beraz, legamia zaharra –gaiztakeria– baztertu egin behar du eta santutasunean bizi.baizik, hau da, bihotz-garbitasunez eta egiaz. 9 Beste gutunean* 5,9 Beste gutunean: Lehenagoko gutun bat –guretzat ezezaguna– aipatzen du, korintoarrek gaizki ulertu zutena.jende lizunekin ez elkartzeko esaten nizuen. 10 Ez nintzen mundu honetako lizunez mintzo, edo hemengo diruzale, lapur eta sasijainkozaleez; bestela, mundutik atera egin beharko zenukete. 11 Hau da esan nahi nizuena: kristau direla esan eta lizun, diruzale, sasijainkozale, izen onaren kentzaile, mozkor edo lapur direnekin ez elkartzeko. Horrelakoekin, ezta otordu bat egin ere! 12 -13 Ez dagokit niri kanpokoak epaitzea; horiek Jainkoak epaituko ditu. Zuek elkartekideak epaitu behar dituzue. Liburu Santuak dio: Bota gaiztoa zeuen artetik.