← Previous 1 Erregeak 9 Next →

Jauna berriro agertu Salomoni

(2 Kro 7,11-22)

1 Salomonek Jaunaren etxea, errege-jauregia eta berak nahi izan zuen guztia eraiki zuenean, 2 bigarren aldiz agertu zitzaion Jauna, Gabaonen* 9,2 Gabaon: Ik. 3,5-15.agertu zitzaion bezala. 3 Jaunak esan zion: «Entzun dut egin didazun otoitza eta eskaria. Sagaratu dut eraiki didazun tenplua, betikotasunean nire bizileku izan dadin. Hemen izango ditut beti neure begi-bihotzak. 4 Eta zu nire aurrean zuen aita David bezala ibiltzen bazara, bihotz osoz eta zuzenbidez, nik agindu dizudan guztiaren arabera, nire lege eta erabakiak betez, 5 betikotasunean iraunaraziko dut zure erregetza Israelen gainean. Hala hitzeman bainion zuen aita Davidi: “Beti izanen duzu zeure ondorengoetako bat Israelgo errege-aulkian jartzeko”. 6 Baina zuek eta zuen seme-alabak niregandik urruntzen bazarete, nik eman dizkizuedan agindu eta legeak betetzen ez badituzue, beste jainko batzuk zerbitzatzera jo eta haien aurrean ahuspezten bazarete, 7 suntsiarazi eginen dut Israel herria eman diodan lurrazaletik. Arbuiatu eginen dut neuretzat sagaratu dudan etxe hau. Koplak atera eta barre egingo diote Israeli herri guztiek. 8 Erabat hondatuko dut tenplu hau, eta tenplu honen aurretik igaroko diren guztiek, harriturik eta txistuka, galdetuko dute: “Zergatik egin ote die hau Jaunak lurralde honi eta tenplu honi?” 9 Eta erantzungo diete: “Beren gurasoek Egiptotik atera zituen Jauna, beren Jainkoa, utzi eta jainko arrotzengana jo dutelako, haien aurrean ahuspeztuz eta haiei kultua emanez. Horregatik ekarri die Jaunak halako zoritxarra”».