← Previous 1 Erregeak 4 Next →

Salomonen funtzionarioak

1 Salomon Israel osoko errege zen. 2 Honako hauek ziren haren funtzionarioak: apaiz nagusi: Azarias, Tzadoken semea; 3 idazkari* 4,3 idazkari: Zenbaitek bozeramaile itzuli ohi du hitz hau.: Elihoref eta Ahias, Xixaren semeak; agirizain: Josafat, Ahiluden semea; 4 gudalburu: Benaias, Joiadaren semea; apaiz: Tzadok eta Abiatar; 5 eskualdeburuen arduradun: Azarias, Natanen semea; erregearen aholkulari: Zabud apaiza, Natanen semea; 6 jauregizain: Ahixar; lanera behartuen arduradun: Adoniram, Abdaren semea. 7 Salomonek hamabi eskualdeburu zituen Israel osoan. Bakoitzak urtean hilabete batez hornitu behar zituen erregea eta beronen etxekoak. 8 Hona hemen haien izenak* 4,8 Hona hemen haien izenak: Egia esan 4,9-11.13 tx.etan ez da eskualdeburuen izenik ageri, beraien aitenak baizik. Hori izan daiteke, kargu horiek aitarengandik semearengana eskualdatzen zirelako edota, bestela, izenen batzuk falta zituen dokumenturen batetik kopiatua delako hemengo zerrenda hau.: Hurren semea, Efraimgo mendebaldean; 9 Dekerren semea, Makatzen, Xaalbimen, Bet-Xemexen, Elonen eta Bet-Hananen; 10 Heseden semea, Aruboten; bere ardurapean zituen honek Soko eta Hefer lurralde osoa ere; 11 Abinadaben semea, Salomonen alaba Tafat-ekin ezkondua, Dor mendialde osoan; 12 Baana, Ahiluden semea, Taanak-en, Megidon eta Tzartan ondoan dagoen Bet-Xanen, Izreel baino beherago, Bet-Xandik Abel-Meholaraino, Jokmoam baino harantzago; 13 Geberren semea, Galaadeko Ramot hirian; bere ardurapekoak zituen honek Manasesen seme Jairen Herrixkak, Galaaden zeudenak; bere ardurapekoa zuen Baxan lautadan dagoen Argob eskualdea ere: harresiak eta brontzezko morroiloak zituzten hirurogei hiri handi; 14 Ahinadab, Idoren semea, Mahanaimen; 15 Ahimaatz, Neftalin; hau ere Salomonen alaba batekin ezkondua zegoen, Bosmat-ekin; 16 Baana, Huxairen semea, Axerren eta Alot-en; 17 Josafat, Paruahen semea, Isakarren; 18 Ximi, Elaren semea, Benjaminen; 19 Geber, Uriren semea, Galaad lurraldean, amortarren errege Sihon-en eta Baxango errege Og-en lurralde izanikoan. Judan ere eskualdeburu bat zegoen.

Salomonen erreinuan ongizatea

20 Juda eta Israelgo jendea itsasertzeko hondarra bezain ugaria zen. Bazuten jan-edaririk aski eta pozik bizi ziren.