← Anterior Ben Sirak 30 Següent →

Semearen heziketa

1 Semea maite duenak sarri emango dio zigorra,
geroago poztu ahal izateko berarekin.
2 Semea ongi hezten duenak izango du onik harengandik,
ezagunen artean harro ibiliko da hartaz.
3 Semeari irakasten dionak bekaizti jartzen du kontrakoa,
baina pozez gainezka egoten adiskideen aurrean.
4 Aita hiltzean, hil ez balitz bezala da,
bere antzeko norbait utzi baitu atzean;
5 bizitzan zehar pozik zegoen, semea ikusiz,
heriotzakoan ere ez du damurik:
6 etsaiez mendekatuko duena uzten du ondoren
eta lagunei mesedeak itzuliko dizkiena.
7 Semea esne-mamitan hazten duenak
haren zauriak osatu beharko ditu* 30,7 haren zauriak osatu beharko ditu: Era ezberdinetan interpreta daiteke: Adieraz lezake aitak seme biziotsuarengandik hartuko dituen zauriak edota honek, bere bizimodu txarrarengatik, bere buruari eragingo dizkionak.,
garrasi bakoitzak barruak irauliko dizkio.
8 Zaldi hezigabea menderagaitza izaten da,
bere gisara utzitako semea jasangaitz bihurtzen.
9 Hartu bigunegi semea, eta ezustekoak emango dizkizu;
ibili txantxetan, eta nahigabea ekarriko.
10 Ez egin barre berarekin,
negar egin beharrik izan ez dezazun,
ezta azkenean tripa-jaten egon beharrik ere.
11 Ez eman askatasun handiegia bere gaztaroan,
12 berotu saihetsak ume den bitartean;
bestela, kaskagogortu eta ez dizu esana egingo* 30,12 30,11-12 tx.ak garatuago daude eskuizkribu batean: Ez eman askatasun handiegia bere gaztaroan eta ez itxi begiak haren hutsegiteen aurrean; 12 makurraraz iezaiozu lepoa gazte den artean, berotu saihetsak ume den bitartean; bestela, kaskagogortu eta ez dizu esana egingo eta atsekabez beteko zaitu..
13 Hezi semea eta zaindu haren prestakuntza,
beraren lotsagabekeriagatik toki txarrean gera ez zaitezen* 30,13 Hebreerazkoak dio: Zentzarazi semea eta eramanarazi uztarri astuna; bestela, bere zentzugabekerian, zure aurka altxatuko da..

Osasuna

14 Hobe osasuntsu* 30,14 osasuntsu: Grekozko eskuizkribuek titulu hauek dakartzate: Janariei buruz edo Osasunari buruz.eta sendo dagoen txiroa,
makal dabilen aberatsa baino.
15 Hobe osasuna eta sasoia munduko urre guztia baino,
hobe gorputz indartsua ondasun ugariak baino* 30,15 Hebreerazkoak dio: Nik nahiago osasuna urrea baino eta barru alaia perlak baino..
16 Ez dago gorputzeko osasuna baino aberastasun hoberik,
ezta bihotzeko poza baino zorion handiagorik ere.
17 Hobe heriotza bizimodu latza baino,
eta betiko atsedena gaixotasun sendaezina baino.
18 Jangartzu dagoen gaixoaren aurrean jaki gozoak ipintzea
idoloaren* 30,18 idoloaren: Hebreerazkoaren arabera (ik. Dn 14,1-22); grekozkoak hilobiaren dio. Honen irakurleentzat hurbilago egongo zen hau, emaitzak eta jakiak hilobietara eraman eta hildakoei eskaintzeko ohitura baitzuten (ik. Jr gt 1,26).aurrean elikagaiak oparitzat uztea bezala da:
19 zertarako balio dio opari horrek idoloari,
ezin badu ez dastatu, ez usaindu?
Berdin gertatzen zaio Jaunak zigortzen duen gaixoari:
20 begiratuz hasperen egiten du,
irenduak neskatxa besarkatzean bezala* 30,20 Grekozko eskuizkribu batzuek eta hebreerazkoak eransten dute: berdin justizia indarrez ezarri nahi duena (ik. 20,4)..

Alaitasuna

21 Ez utzi zeure arima tristuraren menpe,
ez atsekabetu zeure burua gogoetekin.
22 Bihotzeko pozak bizia ematen dio gizakiari,
eta alaitasunak bizitza luzatzen.
23 Gozarazi zeure burua, poztu bihotzondoa,
uxatu urrutira tristura;
asko galdu baititu tristurak
eta ez du ezer onik ekartzen.
24 Jeloskortasunak eta suminak bizitza laburtzen dute,
eta kezkek garaia baino lehen ekartzen zahartzaroa* 30,24 Grekozko eskuizkribu guztiek 33,16–36,10 jartzen dute hemen, 30,25–33,16 baino lehen. Hebreerazko, sirierazko eta latinezko eskuizkribuek ematen dutena da jatorrizko ordena, eta hori da gaur egungo edizio kritikoek onartzen dutena eta guk hemen jarraitu duguna..
25 Bihotz-alaiak jangura hobea izaten du* 30,25 Bihotz-alaiak… izaten du: Grekozko testu ilunaren gutxi gorabeherako interpretazioa; hebreerazkoak dio: Bihotz-alaiaren loak jaki gozoek beste balio du.,
arduratu egiten da jaten duenaz.