1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
Nola agiraka egin
1 Badira agiraka desegokiak,baita zuhurtzia adierazten duen isiltasuna ere.
2 Hobe da agiraka egitea amorratuta egotea baino,
3 bere erruak aitortzen dituenak, zigorrik ez!
4 Neskatxa bortxatu nahi duen irendua bezalakoa da
justizia indarrez ezarri nahi duena.
Isiltzen eta hitz egiten jakin
5 Bada isilik egon eta jakintsutzat hartua izaten denik,baita hitz-jarioagatik higuingarri bihurtzen denik ere.
6 Bada zer esanik ez duelako isiltzen denik,
baita une egokiaren zain isiltzen denik ere.
7 Zuhurra une egokia arte egoten da isilik,
ahoberoak eta zentzugabeak garaiz kanpo hitz egiten.
8 Neurrigabe hitz egiten duena higuingarri bihurtzen da,
besteen gain jarri nahi duenak gorrotoa sortzen* 20,8 Eskuizkribu batzuek eransten dute: bai ederra dela zentzarazitakoa bihozberritzen ikustea; horrela, nahita egindako hutsegitea ekidingo duzu..
Paradoxak
9 Batzuetan zoritxarrak mesede egiten dio gizakiari,besteetan zorterik onena kalterako zaio.
10 Bada onura gutxi emango dizun dohainik
eta bada bi halako balioko dizun dohainik.
11 Ospeak batzuetan apalkuntza ekartzen du,
eta bada, apalkuntza ostean, burua altxatzen duenik.
12 Bada diru gutxiz asko erosten duenik,
baina gero zazpi aldiz garestiago ateratzen zaio.
13 Jakintsua, hitz gutxiz, maitagarri bihurtzen da,
baina zentzugabeak alferrik galtzen ditu hitz goxoak.
14 Burugabearen dohainak ez dizu onurarik ekarriko,
zazpi begiz* 20,14 onurarik ekarriko: Eskuizkribu batzuek tartekatzen dute: ezta gogoz kontra ematen dizun bekaiztiarenak ere. // zazpi begiz: Sirierazko eta latinezko itzulpenen arabera.baitago itzuliko diozunaren zain.
15 Gutxi eman eta asko mintzen du,
pregoilariak bezala aldarrikatzen baitu;
gaur maileguan utzi eta bihar itzultzeko eskatu:
higuingarria da horrelakoa!
16 Esaten du zentzugabeak: «Ez dut batere lagunik,
inork ez dizkit neure mesedeak eskertzen».
Haren* 20,16 Haren: Latinezko itzulpenaren arabera; grekozkoak eta beste itzulpen batzuek nire dakarte. Kasu honetan, azken lerro hau ere zentzugabeak esandakoa izango litzateke.ogia jaten dutenak mihi-gaizto dira;
17 zenbat aldiz ez ote diote barre egiten!* 20,17 Grekozko eskuizkribu batek eta latinezko itzulpenak eransten dute: Ez du aberastasuna zuzentasunez hartzen, ezta gabezia ere kezkarik gabe.
Mintzamenaren erabilera burutsua
18 Hobe harri gainean irrist egin, mihiaz egin baino;gaiztoen erorketa bat-batekoa izan ohi da.
19 Hezigabeen ahotan etengabe dagoen
ipuin desegokia bezalakoa da gizabidetsu ez dena.
20 Ez da onartzen zentzugabeak botatako esaerarik,
ez baitu inoiz une egokian esaten.
21 Bada txirotasunagatik bekaturik egin ezin duenik;
lotaratzean ez du barne-zimikorik izaten.
22 Bada begiruneagatik bere burua galtzen duenik,
eta burugabea errespetatzearren galdu ere!
23 Bada begiruneagatik lagunari promesak egiten dizkionik,
horrela, premiarik gabe etsai bat irabaziz.
Gezurra
24 Gezurra laido izugarria gizakiarentzat,etengabe egoten da hezigabeen ahotan.
25 Hobe lapurra, beti gezurretan ari dena baino,
nahiz eta biek berenganatuko duten hondamendia.
26 Desohoragarria da gezurti izatea,
eta beti du lotsa bere gain.
Jakinduriaren abantaila eta betebeharrak
27 Jakintsuak bere hitzez lortzen du arrakasta,zuhurra atsegin izaten dute handikiek.
28 Lurra lantzen duenak uzta ederra biltzen du,
handikien atsegina duenak bidegabekeriaren barkamena lortzen.
29 Opari eta esku-erakutsiek jakintsuen begiak itsutzen,
eta muturrekoa jarri baliete bezala kritikatzea eragozten.
30 Ezkutuko jakinduriak eta lurpeko altxorrak,
zertarako balio dute biek?
31 Hobe bere txorakeria ezkutatzen duen gizakia
bere jakinduria ezkutatzen duena baino* 20,31 Eskuizkribu batek eransten du: 32 Hobe iraupen sendoz Jauna bilatu, inolako gidaritzarik gabe bizi baino..