67. (66.) SALMOA

Jainkoari bedeinkazio-eskaria

1 Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Salmoa. Kanta.
2 Erruki gutaz, oi Jainko, bedeinka gaitzazu,
erakutsi guri aurpegi argia,
3 ezagut dezan munduak zure nagusitza* 67,3 zure nagusitza: Edo zure bideak, hau da, Jaunaren jokabidea Israelen alde.,
jentil-herriek zure garaipena.
4 Goraipa zaitzatela herriek, oi Jainko,
goraipa zaitzatela herri guztiek!
5 Kanta bezate nazioek pozaren pozez,
herriak justiziaz gobernatzen baitituzu,
nazioak munduan zuk gidatzen.
6 Goraipa zaitzatela herriek, oi Jainko,
goraipa zaitzatela herri guztiek!
7 Eman beza lurrak bere fruitua,
bedeinka gaitzala Jainkoak, gure Jainkoak.
8 Bedeinka gaitzala Jainkoak,
izan biezaio begirune mundu osoak!