1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
30. (29.) SALMOA
Heriotza-arriskutik sendatuaren esker oneko kanta
1 Tenpluaren sagarapenerako kanta* 30,1 Tenpluaren sagarapenerako kanta: Ez da ikusten zer erlazio izan dezakeen salmoak tenpluaren sagarapenarekin (ik. 1 M 4,36-59; Jn 10,22).. Daviden Salmoa.2 Goratua zu, Jauna, onik atera bainauzu!
Nire etsaiei ez diezu nire lepotik pozten utzi.
3 Jauna, ene Jainkoa, oihuz laguntza eskatu dizut,
eta sendatu nauzu.
4 Jauna, Herio Leizetik atera nauzu;
hilobira jaistear nengoela, biziberritu.
5 Kanta Jaunari, haren fededunok,
goretsazue, santua dela gogoratuz.
6 Haren haserrea une baterako, haren onginahia bizi guztirako.
Arratsean negarrez bagaude ere, goizean berriro poz-oihuz.
7 Lasaialdian hau pentsatu nuen:
«Ez dut sekula koloka egingo».
8 Zeure onginahiaz, Jauna,
mendia bezain tinko ezarria ninduzun.
Baina aurpegia gorde zenidan, eta larritu egin nintzen.
9 Zuri dei egin nizun, Jauna, zuri erregu:
10 «Zer irabazten duzu ni hilda, ni hilobira sartuta?
Hautsak zu goretsiko ote? Zure leialtasuna iragarriko ote?
11 Entzun, Jauna! Erruki nitaz! Jauna, zatozkit lagun!»
12 Negarra dantza bihurtu didazu, dolu-jantzia festa-jantzi.
13 Nire barruak isildu gabe kantatuko dizu;
Jauna, ene Jainkoa, eskerrak emango dizkizut beti.