1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
136. (135.) SALMOA
«Jaunaren maitasuna betikoa da»
1 Eskerrak* 136,1 Litani moduko salmo honi Hallel handia deitzen zioten juduek, eta Pazkoan errezatzen zuten, Hallel txikiaren ondoren (ik. 113,1 oh.). Nonbait, erantzun-leloa –haren maitasuna betikoa baita– herri osoak abesten zuen (ik. 2 Kro 7,3).eman Jaunari, ona baita,haren maitasuna betikoa baita.
2 Eskerrak eman jainkoen Jainkoari,
haren maitasuna betikoa baita.
3 Eskerrak eman jaunen Jaunari,
haren maitasuna betikoa baita.
4 Bera bakarrik egintza miragarrien egile,
haren maitasuna betikoa baita.
5 Jakinduriaz egin du zerua,
haren maitasuna betikoa baita.
6 Uren gainean tinko ezarri lurra,
haren maitasuna betikoa baita.
7 Argizagi handiak egin ditu,
haren maitasuna betikoa baita;
8 eguzkia, egunaren gain jartzeko,
haren maitasuna betikoa baita;
9 ilargia eta izarrak, gauaren gain jartzeko,
haren maitasuna betikoa baita.
10 Egiptoko lehen-semeak jo zituen,
haren maitasuna betikoa baita.
11 Israel handik irtenarazi zuen,
haren maitasuna betikoa baita;
12 ahalmen handiz, esku indartsuz,
haren maitasuna betikoa baita.
13 Itsaso Gorria erdibi egin zuen,
haren maitasuna betikoa baita;
14 eta Israel herria erditik pasarazi,
haren maitasuna betikoa baita;
15 faraoia eta honen gudarostea Itsaso Gorrian amildu zituen,
haren maitasuna betikoa baita.
16 Basamortuan zehar gidatu zuen bere herria,
haren maitasuna betikoa baita.
17 Errege handiak jo zituen,
haren maitasuna betikoa baita;
18 errege ospetsuak hil,
haren maitasuna betikoa baita:
19 Sihon, amortarren erregea,
haren maitasuna betikoa baita;
20 eta Og, Baxango erregea,
haren maitasuna betikoa baita.
21 Eta haien lurraldea bere herriari eman zion,
haren maitasuna betikoa baita;
22 bere zerbitzari Israeli eman zion ondare,
haren maitasuna betikoa baita.
23 Oroitu zen gutaz gure erorialdian,
haren maitasuna betikoa baita;
24 eta etsaiengandik gintuen askatu,
haren maitasuna betikoa baita.
25 Bizidun guztiak janaritzen ditu,
haren maitasuna betikoa baita.
26 Eskerrak eman zeruko Jainkoari,
haren maitasuna betikoa baita.