115. (113 B) SALMOA

Egiazko Jainko bakarrari bedeinkazio-eskea

1 Guregatik ez, Jauna, guregatik ez,
baizik zeure izenaren ohoreagatik,
erakutsi zeure ospea, zeure maitasun eta leialtasunagatik!
2 Zergatik esan behar dute jentil-herriek:
«Non dute Jainkoa?»
3 Gure Jainkoa zeruan dago eta nahi duen guztia egiten du.
4 Haien idoloak, berriz, zilar eta urre dira,
gizakien eskulan.
5 Ahoa bai, eta hitzik ez dute; begiak bai, eta ikusten ez;
6 belarriak bai, eta entzuten ez; sudurra bai, eta usaintzen ez;
7 eskuak bai, eta ukitzen ez; oinak bai, eta ibiltzen ez;
eztarrian hotsik atera ezin.
8 Antzeko bihur bitez beraien egileak
eta beraietan konfiantza dutenak!
9 Israeldarrok, izan konfiantza Jaunarengan:
bera duzue laguntzaile eta babesle!
10 Aarondar apaizok* 115,10 Aarondar apaizok: H.h., Aaronen etxe; Aaron, Moisesen anaia, Israelgo apaiz-familien arbasoa da (ik. Ir 28,1)., izan konfiantza Jaunarengan:
bera duzue laguntzaile eta babesle!
11 Jaunari begirune diozuenok, izan konfiantza Jaunarengan:
bera duzue laguntzaile eta babesle!
12 Oroit bedi gutaz Jauna, bedeinka gaitzala:
bedeinka ditzala israeldarrak, bedeinka aarondar apaizak,
13 bedeinka berari begirune diotenak, txiki eta handi.
14 Ugal zaitzatela Jaunak, zuek eta zuen seme-alabak.
15 Bedeinka zaitzatela Jaunak, zeru-lurren egileak.
16 Zerua Jaunarena da; lurra, berriz, gizakien esku utzi du.
17 Jauna ez dute hildakoek goresten,
herio-isilpera* 115,17 herio-isilpe: Hildakoen tokia adierazteko izen poetikoa (ik. 88,11 oh. eta 94,17).jaitsi direnek.
18 Guk goresten dugu Jauna, orain eta beti.
Aleluia! Gora Jauna!