114. (113 A) SALMOA

Jaunaren agerraldi ospetsua, herria lurraldean sartzean

1 Israel* 114,1 114–115 Salmoek bat bakarra (113.A) osatzen dute antzinako grekozko eta latinezko itzulpenetan.Egiptotik irten ondoren, Jakoben herria erbestetik,
2 Jaunaren santutegi bihurtu zen Juda, haren jabetza Israel.
3 Jainkoa ikustean, itsasoak* 114,3 Jainkoa ikustean: Jatorrizkoak ikustean soilik dio; beraz, Jainkoa ez ezik, herria ere izan daiteke. // itsasoa: Itsaso Gorria nahiz Itsaso Hila izan daiteke, salmoak Kanaanen sartzea ospatzen baitu.ihes, Jordanek atzera egin zuen;
4 mendiek salto, ahariek bezala, eta muinoek, arkumeek bezala.
5 Zer zenuen, itsaso, ihesi? Eta zuk, Jordan, atzeraka?
6 Zer zenuten saltoka, mendiok, ahariak bezala,
eta zuek, muinook, arkumeak bezala?
7 Egizu poz-ikara, oi lur, Jabearen aurrean,
Jakoben Jainkoaren aurrean!
8 Haitza urtegi bihurtu zuen, suharria iturburu.