Limosna
1 «Ez egin gero zeuen erlijio-betebeharrak* 6,1 erlijio-betebeharrak: H.h., zuzentasuna. Jainkoarekiko leialtasuna adierazten du hitz honek; leialtasun hori adierazteko betebeharrik nagusienak juduentzat hauek ziren: limosna (6,2-4), otoitza (6,5-8) eta baraua (6,16-18), Jesusek segidan aipatzen dituenak.jendaurrean, jendeak ikus zaitzaten; horrela, ez duzue saririk jasoko zeruko zeuen Aitarengandik. 2 Beraz, limosna egitean, ez ibili turuta joka, itxurazaleek sinagogetan eta kaleetan egin ohi duten bezala, jendearen txaloak irabazteko. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina. 3 Zuk limosna egitean, ez beza jakin zure ezkerrak zer egiten duen eskuinak; 4 horrela, zure limosna ezkutuan geldituko da, eta ezkutukoa ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina.Otoitza. «Gure Aita»
5 «Otoitz egitean, ez egin itxurazaleek bezala: gogoko dute sinagoga eta plazetan zutik otoitz egitea, jendearen agerian. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina. 6 Zu, ordea, otoitz egiteko, sar zaitez zeure gelan, itxi atea eta egin otoitz ezkutuan dagoen zeure Aitari, eta ezkutukoa ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina. 7 «Otoitz egitean, ez ari esan eta esan, jentilek ohi duten bezala, uste baitute beren hitz-jarioari esker entzungo diela Jainkoak. 8 Ez izan horien antzeko, bai baitaki zuen Aitak zeren beharra duzuen, zuek eskatu baino lehen. 9 Zuek, egizue otoitz honela* 6,9 egizue otoitz honela: Jesusen ikasleen otoitz nagusia bi era ezberdinetan azaltzen da Mateoren eta Lukasen ebanjelioetan. Zailtasun bereziak ditu Gure Aita itzultzeak. Batez ere, grekozko testuak bere semitar jatorriaren aztarnak nabarmen erakusten dituelako. Hori kontuan harturik, hemen ematen den itzulpenak, hitzez hitzezko itzulpenera mugatu gabe, I.Z.eko kutsua duten formula horien esanahia argitu nahi du batez ere.:«Gure Aita zerukoa,
agertu santu zeure izena,
10 etorrarazi zeure erregetza;
betearazi lurrean zeure nahia,
zeruan betetzen den bezala.
11 Emaguzu gaur egun honetako ogia,
12 eta barkatu gure erruen zorra,
guk ere geure zordunei
barkatu diegunez gero;
13 ez utzi gu tentaldian erortzen,
eta gorde gaitzazu
gaiztoarengandik* 6,13 gaiztoarengandik: gaitzetik ere itzul daiteke. Zenbait eskuizkribuk hau eransten dute: Zurea baita erregetza, zureak ospe eta indarra, gizaldiz gizaldi. Amen.. 14 «Izan ere, besteei beren hutsegiteak barkatzen badizkiezue, zuei ere barkatuko dizkizue zeruko Aitak; 15 baina besteei barkatzen ez badizkiezue, zuei ere ez dizkizue barkatuko zeuen hutsegiteak zeruko Aitak.
Baraua
16 «Barau egitean, ez zaitezte ager kopetilun, itxurazaleek ohi duten bezala: aurpegia itsusten dute, barau egiten dutela jendeari azaltzeko. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina. 17 Zuk, ordea, barau egitean, igurtzi lurrin gozoz burua eta garbitu aurpegia, 18 zure barauaz jendea ohar ez dadin, ezkutuan dagoen Aita baizik. Eta ezkutukoa ere ikusten duen zure Aitak emango dizu ordaina.Zeruan aberats
19 «Ez pilatu mundu honetan zeuen aberastasunak, sitsak eta herdoilak jaten baitituzte hemen, eta lapurrak etortzen harrapatzera. 20 Pilatu zeruan zeuen aberastasunak, han ez baititu ez sitsak, ez herdoilak jaten, ezta lapurrak harrapatzera joaten ere. 21 Zeren, zure aberastasuna non, zure bihotza han.Barneko argia
22 «Begia da gorputzari argi egiten dion kriseilua. Begia onik baduzu, zure gorputz osoa argitan ibiliko da. 23 Begia gaixo baduzu, ordea, zure gorputz osoa ilunpetan ibiliko da. Beraz, zeure barruan argi behar lukeena iluna bada, a zer ilunpea zurea!Jainkoa ala dirua
(Lk 16,13)
24 «Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan.