Ez dakizue hau guztia noiz izango den. Egon erne!
(Mk 13,28-33.35; Lk 21,29-33;17,26-30.34-36;12,39-40)
32 «Ikasi pikondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela. 33 Era berean, gauza horiek ikustean, jakizue hurbil dela, Gizonaren Semea* 24,33 Gizonaren Semea: Ez dakar jatorrizkoak; argitasunagatik sartu da.ate ondoan duzuela. 34 Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok. 35 Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko.