23 Jesus tenplura joan zen, eta, irakasten ari zela, apaizburuak eta herriko zaharrak hurbildu zitzaizkion, galdezka: –Zein aginpidez jokatzen duzu horrela? Nork eman dizu aginpide hori?24 Jesusek erantzun zien: –Nik ere gauza bat galdetuko dizuet; erantzuten badidazue, esango dizuet nik ere zein aginpidez jokatzen dudan horrela.25 Joanek noren aginduz bataiatzen zuen, Jainkoaren aginduz ala giza aginduz? Haiek honela zioten beren artean: «Jainkoaren aginduz ari zela esaten badiogu, zergatik ez genion sinetsi erantzungo digu.26 Giza aginduz ari zela esaten badiogu, berriz, jendearen beldur izan behar, guztiek profetatzat baitaukate Joan».27 Beraz, erantzun zioten: –Ez dakigu. Jesusek, orduan: –Ba, nik ere ez dizuet esango zein aginpidez jokatzen dudan horrela.