18 Biharamun goizean, berriro hirira zetorrela, Jesus gosetu egin zen.19 Pikondo bat bide-bazterrean ikusirik, bertara hurbildu zen, baina ez zuen aurkitu han hostoa besterik. Orduan, pikondoari esan zion: «Ez bedi hiregandik gehiago fruiturik sor!» Eta bat-batean ihartu egin zen pikondoa.