Tenplua herri guztientzat otoitz-etxe

(Mk 11,15-19; Lk 19,45-48; Jn 2,13-16)

12 Jesus tenpluan sartu zen, eta bertan salerosketan* 21,12 salerosketan: Ik. Mk 11,15 oh.ari ziren guztiak kanpora bota zituen eta diru-trukatzaileen eta uso-saltzaileen mahaiak irauli. 13 Eta esan zien: «Liburu Santuak dio: Nire etxea otoitz-etxe izango da;zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue». 14 Tenpluan itsuak eta herrenak hurbildu zitzaizkion, eta sendatu egin zituen. 15 Baina apaizburuak eta lege-maisuak haserre bizian zeuden, Jesusek egiten zituen gauza harrigarriengatik eta haurrak tenpluan «Gora Daviden Semea!» oihuka ari zirelako. 16 Eta esan zioten: –Ez al duzu entzuten zer dioten horiek? Jesusek erantzun zien: –Bai. Eta zuek ez al duzue inoiz Liburu Santuko pasarte hau irakurri: Umetxoen eta bularreko haurtxoen ahotik atera duzu gorespena? 17 Eta haiek bertan utzi eta hiritik kanpora atera zen, Betaniara* 21,17 Betania: Jerusalemdik 3 km ingurura, Oliamendiren ekialdeko maldan zegoen herrixka., eta han eman zuen gaua.