Fariseu eta saduzearrak mirarizko seinale eske

(Mk 8,11-13; Lk 12,54-56)

1 Fariseu eta saduzearrek Jesusengana etorri eta Jainkoarengandiko* 16,1 Jainkoarengandiko: H.h., zerutiko.seinale bat erakusteko eskatu zioten azpikeriaz, bera nola harrapatuko. 2 Baina Jesusek erantzun zien: «Ilunabarrean, esan ohi duzue: “Arrats gorri, bihar eguzki”; 3 eta goizean: “Goiz gorri, arrats euri”. Badakizue zeruaren itxurari igartzen, eta ez zarete gauza garai hauen seinaleei igartzeko * 16,2-3 Ilunabarrean… igartzeko: Zenbait eskuizkribu baliotsuk ez dakartza hitz hauek.. 4 Seinale eske ari da gizaldi gaizto eta desleial* 16,4 desleial: H.h., adulteriogile; ik. Mk 8,36 oh.hau, baina ez zaio emango seinalerik, Jonas profetarena besterik». Eta, haiek bertan utzirik, alde egin zuen.