46 Oraindik Jesus jendeari hitz egiten ari zela, haren ama eta anai-arrebak* 12,46 anai-arrebak: Ez dira nahitaez ama beraren seme-alabak; Biblia eta Ekialdeko munduan hitzak zentzu zabala du, senide/odoleko norbait ere adierazten duelarik.azaldu ziren kanpoan, berarekin hitz egin nahian.47 Batek esan zion: –Adizu, ama eta anai-arrebak dituzu kanpoan, zurekin hitz egin nahian* 12,47 Batek esan zion… hitz egin nahian: Tx. hau ez da azaltzen zenbait eskuizkribu baliotsutan..48 Jesusek, berriz, erantzun zion: –Nor da nire ama eta zein nire anai-arrebak?49 Eta, bere ikasleengana eskua luzatuz, esan zuen: –Hauek ditut nik ama eta anai-arreba.50 Izan ere, zeruko nire Aitaren nahia egiten duena, horixe dut nik anaia, arreba eta ama.