Mateo 1 Següent →

AURKEZPENA: DAVIDEN SEME ETA JAINKOAREN SEME DEN JESUSEN MISTERIOA (1,1–4,16)

Jesus birjinagandik jaioa. Gurtua. Pertsegitua (1,1–2,23)

Jesusen genealogia

(Lk 3,23-28)

1 Abrahamen eta Daviden ondorengo den Jesus Mesiasen arbasoen zerrenda * 1,1 arbasoen zerrenda: H.h., genealogiaren liburua. Hasiera liburuko genealogiak (Has 5,1 etab.) ditu eredu. Baina Mateoren lehen hitz hauek liburu osoaren titulu ere izan daitezke eta, hartara, hau esan nahiko lukete: (Jesu Kristoren) historiaren liburua.: 2 Abrahamek Isaak sortu zuen; Isaakek Jakob; Jakobek Juda eta honen anaiak; 3 Judak Fares eta Zara, Tamarrengandik; Faresek Esrom; Esromek Aram; 4 Aramek Aminadab; Aminadabek Naason; Naasonek Salmon; 5 Salmonek Booz, Rahabengandik; Boozek Obed, Rutengandik; Obedek Jese, 6 eta Jesek David erregea. Davidek Salomon sortu zuen, Uriasen emazte izanarengandik; 7 Salomonek Roboam; Roboamek Abia; Abiak Asaf; 8 Asafek Josafat; Josafatek Joram; Joramek Ozias; 9 Oziasek Joatam; Joatamek Akaz; Akazek Ezekias; 10 Ezekiasek Manases; Manasesek Amon; Amonek Josias, 11 eta Josiasek Jekonias eta honen anaiak, israeldarrak Babiloniara erbesteratu zituzten garaian. 12 Babiloniako erbestealdiaren ondoren, Jekoniasek Salatiel sortu zuen; Salatielek Zorobabel; 13 Zorobabelek Abiud; Abiudek Eliakim; Eliakimek Azor; 14 Azorrek Sadok; Sadokek Akim; Akimek Eliud; 15 Eliudek Eleazar; Eleazarrek Matan; Matanek Jakob, 16 eta Jakobek Jose, Mariaren senarra; eta Mariagandik jaio zen Jesus, Mesias deritzana. 17 Hona, beraz, zenbat gizaldi guztira: Abrahamengandik Davidengana hamalau; Davidengandik Babiloniako erbestealdira beste hamalau, eta Babiloniako erbestealditik Mesiasengana beste hamalau.