1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

JESUS, GIZONAREN SEMEA: MESIAS SUFRIMENDU BIDEAN (8,27–10,52)

Pedrok Jesus Mesiastzat aitortu

(Mt 16,13-20; Lk 9,18-21)

27 Gero, Feliperen Zesarea* 8,27 Feliperen Zesarea: Herodes Felipek (ik. 6,17 oh.) Augusto enperadorearen ohoretan Palestinako iparraldean eraikitako hiria.inguruko auzoetarantz abiatu zen Jesus bere ikasleekin. Bidean galdera hau egin zien: –Ni nor naizela dio jendeak? 28 Haiek erantzun zioten: –Batzuek Joan Bataiatzailea zarela; beste batzuek Elias; besteek profetaren bat. 29 Jesusek berriro galdetu zien: –Eta zuek, nor naizela diozue? Pedrok erantzun: –Zu Mesias zara. 30 Eta Jesusek inori ere ez esateko agindu zien zorrotz.