1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesusek Hamabiak izendatu

(Mt 10,1-4; Lk 6,12-16)

13 Gero, mendira igo zen, eta berak nahi zituenei dei egin zien. Eta haiek hurbildu egin zitzaizkion. 14 Hamabi izendatu zituen* 3,14 izendatu zituen: Eskuizkribu batzuek eta apostolu izena eman zien erantsi diote, Lk 6,13 tx.etik hartuz., berarekin bizitzeko eta berri ona hots egitera bidaltzeko, 15 deabruak botatzeko ahalmena emanez. 16 Hamabi hauek izendatu zituen* 3,16 Hamabi hauek izendatu zituen: Eskuizkribu askok ez dakarte esaldi hau.: Simon –honi Pedro izena jarri zion–, 17 Santiago Zebedeorena eta Joan, Santiagoren anaia –hauei Boanerges izena jarri zien, hau da, «Trumoikume»–, 18 Andres, Felipe, Bartolome, Mateo, Tomas, Santiago Alfeorena, Tadeo, Simon Zelote* 3,18 Zelote: Ik. Mt 10,4 oh. 19 eta Judas Iskariote* 3,19 Iskariote: Ez dakigu ziur izengoiti honen esanahia. Jn 6,17 eta 13,26 tx.etan Judasen aitari ematen zaio izen hau., Jesus saldu zuena.