Jesusen heriotza
(Mt 27,45-56; Lk 23,44-49; Jn 19,28-30)
33 Eguerdian, ilundu egin zuen lurbira osoan hirurak arte. 34 Hiruretan, Jesusek oihu handiz esan zuen: «Eloi, Eloi, lema sabaktani* 15,34 Eloi, Eloi, lema sabaktani: Sal 22,2 tx.aren arameerazko aipamena.?»(Hau da: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?»). 35 Hau entzutean* 15,35 Hau entzutean: Ik. Mt 27,47 oh., bertan zeuden batzuek esan zuten: «Eliasi deika ari duk». 36 Orduan, batek, lasterka joan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, edatera eman zion, esanez: «Egon, ea datorkion Elias gurutzetik eraistera». 37 Baina Jesusek, deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen. 38 Orduan, santutegiko oihala* 15,38 santutegiko oihala: Oihal honek santutegiko toki santu-santurako sarrera estaltzen zuen, (ik. Ir 26,33: errezela ).erdiz erdi urratu zen, goitik behera. 39 Aurrean zegoen erromatar ehuntariak, nola hil zen ikustean, esan zuen: «Zinez, gizon hau Jainkoaren Semea zen». 40 Baziren han emakume batzuk ere, urrutitik begira; haien artean, Magdalako Maria, Santiago gaztearen eta Joseren ama Maria, eta Salome. 41 Hauek Jesusen ondoren eta beraren zerbitzuan ibiliak ziren, Galilean zegoela; bazeuden beste emakume asko ere, Jesusekin Jerusalemera igotakoak.