Getsemaniko otoitz larria
(Mt 26,36-46; Lk 22,39-46)
32 Getsemani izeneko landa batera iritsi ziren, eta Jesusek esan zien bere ikasleei: «Zaudete hemen, nik otoitz egin bitartean». 33 Pedro, Santiago eta Joan eraman zituen berekin. Ikara eta larria sentitzen hasi zen, 34 eta esan zien: «Hiltzeko zorian nago tristuraz. Gelditu hemen eta zaudete erne». 35 Eta aurreraxeago joanik, lurrean erori eta otoizka ari zitzaion Jainkoari, urrun ziezaiola ordu hura, ahal bazen. 36 Honela zioen: «Abba, Aita! Zure esku dago guztia; urrun ezazu niregandik edari samin* 14,36 Abba: Arameerazko hitza. // edari samin: H.h., kopa/edalontzi; ik. 10,38 oh.hau! Baina egin bedi zure nahia, ez nirea». 37 Ikasleengana joan eta lotan aurkitu zituen. Pedrori esan zion: «Simon, lotan? Ordubete ere ezin izan zara erne egon? 38 Zaudete erne eta egizue otoitz, tentaldian ez erortzeko: gogoz kartsu izan arren, ahula baita gizakia* 14,38 gogoz… gizakia: H.h., espiritua kartsua da, baina haragia ahula.». 39 Berriro aldendu eta otoitz egin zuen, lehengo hitz berak esanez. 40 Berriro itzulirik, lo aurkitu zituen, begiak astun baitzituzten; haiek ez zekiten zer esan. 41 Joan zitzaien hirugarren aldiz eta esan zien: «Egin lo eta hartu atseden! Kito! Iritsi da ordua: hona Gizonaren Semea bekatarien eskuetara emana. 42 Jaiki, goazen, hemen da salduko nauena!»