Ez dakizue hau guztia noiz izango den. Egon erne!
(Mt 24,32-36; 25,13-15; Lk 12,36-38; 21,29-33)
Ez dakizue hau guztia noiz izango den. Egon erne!
(Mt 24,32-36; 25,13-15; Lk 12,36-38; 21,29-33)
28 «Ikasi pikondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela. 29 Era berean, gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela, Gizonaren Semea* 13,29 Gizonaren Semea: Ez dakar jatorrizkoak; argitasunagatik sartu da.ate ondoan duzuela. 30 Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok. 31 Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko. 32 Baina zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak baizik. 33 «Kontuz, bada! Egon erne! Ez baitakizue ordua noiz den. 35 «Egon zain, beraz, ez baitakizue etxeko jauna noiz etorriko den: arratsean, gauerdian, oilarrak jotzean ala goizean.