JERUSALEMEN: JESUS MESIAS UKATUA (11,1–13,37)
Jesus, fruiturik gabeko herriaren epaile (11,1–12,12)
Jesus Jerusalemen Mesias bezala sartu
(Mt 21,1-11; Lk 19,28-38; Jn 12,12-16)
1 Jerusalemera hurbildu zirenean, Oliamendi* 11,1 Oliamendi: Ik. Mt 21,1 oh.inguruko Betfage eta Betania herrixketara iritsirik, bere ikasleetako bi bidali zituen Jesusek, 2 esanez: «Zoazte aurreko herrixka horretara; sartu orduko, astakume bat aurkituko duzue lotuta, gainean inor jarri ez zaiona; askatu eta ekarri. 3 Norbaitek zer ari zareten galdetuko balizue, erantzun: “Jaunak behar du, baina berehala itzuliko du” ». 4 Joan ziren, bada, eta han aurkitu zuten astakumea ate ondo batean kanpotik lotuta, eta askatzen hasi ziren. 5 Bertan zeudenetariko batzuek esan zieten: «Zer ari zarete hor astakumea askatzen?» 6 Jesusek esandakoa erantzun zieten, eta haiek astakumea utzi. 7 Jesusi eramanik, beren jantziak astakumeari bizkarrean ezarri zizkioten, eta Jesus gainean eseri zen. 8 Askok jantziak zabaltzen zituzten bidean; beste batzuek, berriz, bazterretan bildutako adar-hostoak. 9 Aurretik eta atzetik zihoazenek honela zioten oihuka: «Hosanna* 11,9 Hosanna: Hebreerazko hitz honek, jatorriz, salba gaitzazu esan nahi du. Baina Jesusen garaian goraipamen-oihu, gure Gora!-ren antzeko, bihurtua zegoen.! Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena! 10 Bedeinkatua datorren erreinua, gure aita Daviden erreinua. Gora Jainko gorena* 11,10 Gora Jainko gorena: H.h., Hosanna zeru-goienetan.!» 11 Jerusalemen, Jesus tenplura joan zen. Eta inguru guztiak ikusi ondoren, ordurako berandu baitzen, Betaniarantz atera zen Hamabiekin.