JERUSALEMEN: JESUS MESIAS UKATUA (11,1–13,37)
Jesus, fruiturik gabeko herriaren epaile (11,1–12,12)
Jesus Jerusalemen Mesias bezala sartu
(Mt 21,1-11; Lk 19,28-38; Jn 12,12-16)
1 Jerusalemera hurbildu zirenean, Oliamendi* 11,1 Oliamendi: Ik. Mt 21,1 oh.inguruko Betfage eta Betania herrixketara iritsirik, bere ikasleetako bi bidali zituen Jesusek, 2 esanez: «Zoazte aurreko herrixka horretara; sartu orduko, astakume bat aurkituko duzue lotuta, gainean inor jarri ez zaiona; askatu eta ekarri. 3 Norbaitek zer ari zareten galdetuko balizue, erantzun: “Jaunak behar du, baina berehala itzuliko du” ». 4 Joan ziren, bada, eta han aurkitu zuten astakumea ate ondo batean kanpotik lotuta, eta askatzen hasi ziren. 5 Bertan zeudenetariko batzuek esan zieten: «Zer ari zarete hor astakumea askatzen?» 6 Jesusek esandakoa erantzun zieten, eta haiek astakumea utzi. 7 Jesusi eramanik, beren jantziak astakumeari bizkarrean ezarri zizkioten, eta Jesus gainean eseri zen. 8 Askok jantziak zabaltzen zituzten bidean; beste batzuek, berriz, bazterretan bildutako adar-hostoak. 9 Aurretik eta atzetik zihoazenek honela zioten oihuka: «Hosanna* 11,9 Hosanna: Hebreerazko hitz honek, jatorriz, salba gaitzazu esan nahi du. Baina Jesusen garaian goraipamen-oihu, gure Gora!-ren antzeko, bihurtua zegoen.! Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena! 10 Bedeinkatua datorren erreinua, gure aita Daviden erreinua. Gora Jainko gorena* 11,10 Gora Jainko gorena: H.h., Hosanna zeru-goienetan.!» 11 Jerusalemen, Jesus tenplura joan zen. Eta inguru guztiak ikusi ondoren, ordurako berandu baitzen, Betaniarantz atera zen Hamabiekin.Jesusek pikondo agorra madarikatu
12 Biharamunean, Betaniatik irten zirenean, Jesus gosetu egin zen. 13 Hostotan zegoen pikondo bat urrutitik ikusirik, bertara joan zen, ea pikurik aurkitzen zuen; baina ondora iristean, ez zuen hostoa besterik aurkitu, ez baitzen piku-sasoia. 14 Orduan, pikondoari esan zion: «Ez dezala gehiago inork hiregandik fruiturik jan!» Bere ikasleek ere entzun zioten.Tenplua herri guztientzat otoitz-etxe
(Mt 21,12-17; Lk 19,45-48; Jn 2,13-16)
15 Heldu ziren Jerusalemera. Tenpluan sarturik, bertan salerosketan* 11,15 salerosketan: Saltzaileek tenpluko oparietarako abereak eskaini ohi zituzten, eta diru-trukatzaileek kanpoko dirua juduen diruagatik aldatu ohi zuten, diru hau bakarrik baitzen zilegi tenpluko zerga ordaintzeko.ari zirenak kanpora botatzen hasi zen Jesus eta diru-trukatzaileen eta uso-saltzaileen mahaiak irauli egin zituen. 16 Eta ez zion inori uzten tenpluan barrena ezer eramaten. 17 Gero, irakasten hasi zitzaien, esanez: «Ez al dio Liburu Santuak: Nire etxea otoitz-etxe izango da herri guztientzat?Zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue». 18 Apaizburuak eta lege-maisuak, hori jakin zutenean, Jesus nola hilko hasi ziren; baina beldur zioten, jende guztia haren irakatsiaz harriturik baitzegoen. 19 Iluntzean, hiritik atera ziren Jesus eta ikasleak.