28 Hitzaldi honetatik zortziren bat egunera, Pedro, Joan eta Santiago berekin hartu eta mendira igo zen Jesus, otoitzera.29 Eta, otoitzean ari zela, aurpegiko itxura aldatu egin zitzaion, eta jantziak zuri distiratsu bihurtu.30 -31 Hartan, bi gizon azaldu ziren, aintzaz distiratsu: Moises eta Elias, eta Jesusekin mintzo ziren Jerusalemen gertatzekoa zen honen heriotzaz* 9,30-31 heriotza: H.h., exodoa/irteera, Jesusek bere heriotza, piztuera eta igokundearen misterio bakarraz burutuko duena..32 Pedro eta lagunak logaleak jota zeuden; baina esnatu ziren eta Jesusen aintza eta harekin zeuden bi gizonak ikusi zituzten.33 Hauek urruntzean, Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?» Ez zekien zer esaten zuen ere.34 Eta, hori zioela, hodei* 9,34 hodei: Jainkoaren presentziaren sinbolo da, haren agerpena adierazten duen irudietako bat (ik. Ir 13,21-22; 40,34-35).batek estali zituen, eta beldurtu egin ziren hodeipean sartzean.35 Mintzo hau izan zen hodeitik: «Hauxe dut neure Semea, nik hautatua. Entzun berari!»36 Mintzoaren ondoren, Jesus bakarrik ageri zen. Ikasleek isilik gorde zuten eta, ordukoz, ez zioten inori esan ikusitakorik ezer.