46 «Zergatik esaten didazue “Jauna, Jauna”, eta ez duzue egiten esaten dizuedana?47 Erakutsiko dizuet noren antzeko den niregana hurbildu eta nire esanak entzun eta betetzen dituena:48 etxea egitean, zulatu, sakondu eta oinarriak harkaitzean hartu zituen gizon baten antzekoa da. Uholdea gertaturik, jo zuen ur-boladak etxea, baina ezin izan zuen dardararazi, sendo egina baitzen.49 Entzun bai, baina betetzen ez dituena, berriz, etxea lur gainean, oinarririk gabe, egin zuen gizonaren antzekoa da. Jo zuen ur-boladak eta berehala erori zen, eta dena porrokatua gelditu».