Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari

(Mt 22,15-22; Mk 12,13-17)

20 Lege-maisuak eta fariseuak Jesus zelatatzen hasi ziren. Zirikatzaile batzuk bidali zizkioten, zintzoarena eginez, hura hitzen batean harrapatzeko eta, hala, gobernariaren esku eta mende jartzeko asmoz. 21 Honela galdetu zioten, bada: –Maisu, badakigu zuzen hitz egiten eta irakasten duzula eta ez duzula kontuan hartzen gizakiaren itxura, baizik eta Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzula. 22 Zilegi al zaigu Zesarri zerga* 20,22 zerga: Ik. Mk 12,14 oh.ordaintzea, bai ala ez? 23 Haien maltzurkeriari antzemanik, Jesusek esan zien: 24 –Ea, erakutsi txanpon bat* 20,24 txanpon bat: H.h., denario bat; ik. Mk 6,37 oh.. Norenak dira daramatzan irudia eta izena? Haiek erantzun: –Zesarrenak. 25 Jesusek, orduan: –Eman, bada, Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari. 26 Ezin izan zuten ezertan ere herriaren aurrean harrapatu eta, haren erantzunaz harriturik, hitzik gabe gelditu ziren.