26 «Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen garaian ere.27 Jan-edanean ziharduen jendeak, eta ezkondu egiten ziren, Noe ontzian sartu zen arte; baina etorri zen uholdea eta denak galdu zituen.28 «Gauza bera gertatu zen Loten garaian ere: jan eta edan, saldu eta erosi, landatu eta eraiki egiten zuen jendeak;29 baina Lot Sodomatik atera zen egunean, su eta sufrezko euria egin zuen zerutik eta denak galdu zituen.30 «Hala gertatuko da Gizonaren Semea agertuko den egunean ere.34 Egia esan, gau hartan bi egongo dira ohe berean: bata eraman eta bestea utzi egingo dute.35 Bi emakume ariko dira batera ehotzen: bata eraman eta bestea utzi egingo dute». (36 * 17,36 Tx. hau eskuizkriburik zaharren eta hoberenetariko askotan falta da. Honela dio: Bi gizon izango dira soroan, bata eraman eta bestea utzi egingo dute (ik. Mt 24,40).).