1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
1 Ai, basamortuan egonlekuaaurkituko banu,
neure herria utzi
eta harengandik urruti bizitzeko!
Desleialak baitira guztiak,
traidore hutsak denak.
2 Beti prest daude gezurrerako,
gezi-uztai tenkatua bezala
haien mihia.
Gezurra da nagusi herrialdean,
eta ez egia.
Jaunak dio:
«Gero eta okerrago dabiltza,
ez naute aintzat hartzen.
Gaiztakeria gainezka
3 Kontuz guztioknor bere lagunarekin ere,
ez fidatu senideaz ere,
senideak senideari
iruzur egiten* 9,3 iruzur egin: Hitzak, Jakob izenarekin duen doinu-kidetasunagatik, anaiari iruzur egin zion herriaren arbasoa dakar gogora (ik. Has 25,26 oh.).baitio,
lagunak lagunari kalumnia.
4 Elkar engainatzen dute,
inork egiarik esaten ez;
gezurretan trebatu dituzte mihiak.
Gaiztotuak daude,
ez dira zuzentzeko gauza.
5 Gogorkeria gogorkeriaren gain,
faltsukeria faltsukeriaren gain* 9,5 gain: 4. tx.aren bukaera eta 5.aren lehen zatia grekozko itzulpenaren arabera emanak; hebreerazkoa iluna da.,
eta ni ez naute aintzat hartu nahi».
6 Horregatik,
honela dio Jaun ahalguztidunak:
«Aztertu egingo ditut eta probatu;
esku hartuko dut, bai,
neure herriaren
gaiztakeriaren* 9,6 gaiztakeriaren: Hitza arameerazko eta grekozko itzulpenei jarraituz ezarria da.aurka.
7 Gezi hilgarri dira horien mihiak,
faltsukeria darie ahotik.
Lagunarentzat bake-hitzak dituzte,
baina barrenean zelatak
asmatzen ari dira.
8 Eta nik, Jaunak,
zigorrik gabe utzi behar ote
horrelako gaiztakeriak?
Ez ote bere merezia eman behar
horrela jokatzen duen jendeari?
Nik, Jaunak, esana».
Hondamena nahitaezkoa
9 Negar eta intziri egingo dutmendiak direla eta;
deitore, larre-zelaiak direla eta:
erreak gelditu baitira eta hutsik;
ez da ardirik beeka entzuten,
hegazti eta abereak
ihesi joanak dira.
10 Jaunak dio:
«Jerusalem harri-pila bihurtuko dut
eta txakal-zulo;
Judako hiriak hondamendi,
bizilagunik gabe gelditzeraino».
11 Zergatik hondatu da lurraldea?
Zergatik erre
eta basamortu bihurtu,
inor ez bizitzeko moduan?
Non da
hau ulertuko duen jakintsua?
Nori argitu dio Jaunak?
Adieraz dezala. 12 Jaunak erantzun: «Nik emandako legea bazter utzi eta nire mintzoa aditu eta jarraitu ez dutelako gertatu da hori. 13 Aitzitik, beren joera gaiztoen ondoren, gurasoengandik hartutako Baalen ondoren, ibili dira. 14 Horregatik, honela diot nik, Israelen Jainkoak: Herri honi belarmina emango diot jateko, ur pozoitua edateko. 15 Sakabanatu egingo ditut, ez hauek, ez hauen gurasoek ezagutu ez dituzten nazioen artean; etsaia bidaliko diet atzetik ezpatarekin, denak suntsitu arte».
Erosta Jerusalemgatik
16 Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Ea, egin dei emakume erostariei!
Aurkitu trebeenak, eta betoz!»
17 Bai, datozela bizkor,
abes dezatela erosta guregatik!
Urtu bitez gure begiak malkoz,
gerta bitez blai betazalak negarrez!
18 Erosta-kantua dator Siondik:
«Ai ene, galduak gara!
Hau lotsa gurea!
Geure lurraldea utzi egin behar,
geure etxetik botatzen gaituzte* 9,18 geure… gaituzte: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak gure etxeak behera bota dituzte dio.!»
19 Entzun, emakumeok,
Jaunaren mintzoa,
entzun arretaz haren hitzak.
Irakatsi alabei erosta,
auzokoei negar-kanta:
20 «Herioa leihoetatik sartu zaigu,
jauregietaraino iritsi da.
Haurrak garbitu ditu kaleetan,
gazteak plazetan».
21 Mezu hau adierazteko
agindu dit Jaunak:
«Giza gorpuak zabalduta daude
lurrazalean simaurra bezala,
lasto-sortak igitarien atzean bezala,
eta ez ditu inork biltzen».
Egiazko jakinduria Jauna ezagutzea
22 Honela dio Jaunak:«Ez bedi harro
jakintsua bere jakinduriaz,
ez indartsua bere indarraz,
ezta aberatsa ere
bere aberastasunaz.
23 Harrotu nahi duena,
harro bedi honetaz:
ni ezagutzeko aski argi izateaz,
ni, Jauna,
solidaritatea, justizia eta zuzenbidea
munduan ezartzen dituena.
Horiek ditut atsegin.
Nik, Jaunak, esana». 24 Jaunak dio: «Badator, gorputzean bakarrik erdainduak direnak zigortuko ditudan eguna: 25 egiptoar, judatar, edomdar, amondar, moabdar eta beduino guztiak. Izan ere, herri horiek, eta Israelek berak, ez dute ezarri bihotzean itunaren seinale den erdainkuntza* 9,25 beduino guztiak: H.h., basamortuan bizi diren kaskamotz guztiak. // Tx.aren azken zatiak honela dio h.h.: Izan ere, herri guztiak erdaingabeak dira, eta Israel herri osoa bihotzez erdaingabea; halere, aipatzen diren herriek erdainkuntza praktikatzen zuten; bihotzeko erdainkuntzari buruz, ik. 4,4 oh.».