1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
Inbasioaren arrazoiak: Jerusalemen bekatuak
1 Zoazte Jerusalemgo kaleetanbarrena, begira ongi eta ikertu,
bilatu hango plazetan,
ea aurkitzen duzuen bakar bat
justizia dagienik,
leialtasunez jokatzen duenik;
hala balitz,
barkatuko lioke Jaunak hiriari.
2 Baina, «Ala Jauna!» esatean ere,
gezurretan egiten dute zin.
3 Zuk, Jauna, jende leiala nahi duzu.
Jo zenituen,
baina ez zuten damurik izan;
ia akabatu, baina ez ziren zentzatu.
Harkaitza bezain gogor aurpegia,
ez zuten onbideratu nahi izan.
4 Orduan, pentsatu nuen:
Jakina, jende arrunta da,
buru gutxikoa;
ez dute ezagutzen Jaunaren bidea,
beren Jainkoaren agindua.
5 Jo dezadan handikiengana,
beraiei hitz egiteko;
haiek bai ezagutuko dutela
Jaunaren bidea,
beren Jainkoaren agindua.
Baina era berean hautsi dute denek
Jaunaren uztarria,
eten harekiko lokarriak.
6 Horregatik,
basoko lehoiek zaurituko dituzte,
basamortuko otsoek txikituko;
lehoinabarrak zelatan daude
haien hiri inguruan,
handik irteten diren guztiak
sarraskitzeko.
Izan ere,
asko baitira haien errebeldiak,
izugarri larriak haien desleialkeriak.
7 Jaunak dio:
«Horiek horrela, nola barkatu zuri?
Zure seme-alabek zapuztu egin naute,
sasijainkoen izenean egiten dute zin;
nik ase nituen
eta haiek adulterio egin dute,
emagalduen etxera* 5,7 emagalduen etxera: Ik. 2,20 oh.
zalapartan joanez.
8 Zaldi guri eta beroen antzeko dira,
nor bere lagun hurkoaren emazteari
irrintziz deika.
9 Eta nik, Jaunak,
zigorrik gabe utzi behar ote
horrelako gaiztakeriak?
Ez ote bere merezia eman behar
horrela jokatzen duen jendeari?
10 Sar bedi etsaia mahastian* 5,10 mahastia: Ik. 2,21 oh.
eta hondatu,
baina erabat deuseztatu ez!
Erauz bitza mahats-aihenak,
ez baitira nireak!
11 Bai Israel, bai Juda
biziki desleial izan dira nirekin.
Nik, Jaunak, esana».
12 Israelek eta Judak
uko egin diote Jaunari, esanez:
«Jauna ez da!
Ez zaigu gaitzik iritsiko,
ez dugu gerrarik, ez goserik ikusiko.
13 Profetak putzaren pareko dira:
Jaunaren hitzik ez haien ahoan».
14 Horregatik, hau esan dit Jaunak,
Jainko ahalguztidunak:
«Hara zer gertatuko zaien* 5,14 Hara zer gertatuko zaien: Hitz hauek 13. tx.etik hona aldatuak daude.
era horretan hitz egiteagatik:
su bihurtuko dut
neure hitza zure ezpainetan,
eta su-egurra bezala
irentsiko du herri hau».
Zigorra
15 Jaunak dio:«Israel, herri bat ekarriko dut
urrutitik zure aurka,
herri iraunkorra, antzinakoa,
hizkera ezezaguneko herria,
esaten duena
ulertuko ere ez diozuna.
16 Haren arkulariek
ez dute huts egiten* 5,16 Haren… huts egiten: H.h., Haren geziontzia hilobi irekia bezalakoa.,
guztiak dira gudari azkar.
17 Zeure uzta eta ogia jango dizkizu,
seme-alabak sarraskituko,
ardi eta abereak irentsiko,
mahasti eta pikondoak suntsituko.
Bere armez erraustuko dizkizu
konfiantza ematen zizuten
hiri gotortuak. 18 «Baina egun haietan ere ez dut erabat deuseztatuko neure herria. 19 Galdetzen badute: “Zergatik egin digu Jaunak, geure Jainkoak, hau dena?”, zuk erantzun: “Jauna zapuztu eta zeuen lurraldean jainko arrotzak zerbitzatu dituzuelako, arrotzen zerbitzari beharko duzue izan zeuena ez den lurraldean”. Hala diot nik, Jaunak.
20 «Adierazi hau Jakoben ondorengoei,
Judako bizilagunei:
21 Entzun, arren,
herri ergel eta zentzugabea:
Badituzue begiak,
baina ez duzue ikusten,
belarriak ere bai, baina entzuten ez.
22 Honela diot nik, Jaunak:
Ez didazue begirunerik izango?
Ez zarete nire aurrean ikaratuko?
Neuk jarri diot hondartza
itsasoari mugatzat,
inoiz gaindituko ez duen mugatzat;
harrotzen da eta orro egiten,
baina ezin du muga hautsi,
ez gainditu.
23 Baina zuek
herri hezikaitza eta desleiala zarete;
niregandik urruti joan zarete.
24 Ez duzue zeuen baitan esaten:
“Errespeta dezagun Jauna,
geure Jainkoa!
Berak bidaltzen dizkigu
garaian garaiko euriak,
berak zaintzen uzta biltzeko sasoiak”.
25 Zuen erruek, aldiz,
nahastu egin dute ordena hau;
zeuen bekatuengatik
ez zarete lurreko ondasunez
gozatzen.
26 Izan ere,
gaizkileak bizi dira nire herrian,
zelatan daude ehiztariak bezala;
sareak jartzen dituzte
eta gizakiak harrapatzen.
27 Nola zorroa txoriz,
hala betetzen dituzte etxeak
lapurtutakoaz;
horrela egiten dira
handi eta aberats,
28 gizen eta guri.
Horien gaiztakeriak ez du neurririk:
ez dute umezurtzaren
eskubiderik zaintzen,
ez eta behartsuen
auzia defendatzen.
29 Eta nik, Jaunak,
zigorrik gabe utzi behar ote
horrelako gaiztakeriak?
Ez ote bere merezia eman behar
horrela jokatzen duen jendeari?
Hala diot nik, Jaunak.
30 Gauza beldurgarri eta izugarriak
ari dira gertatzen herrialde honetan.
31 Profetek gezurra dute iragartzen,
apaizek beren nahierara irakasten* 5,31 apaizek… irakasten: Ik. 2,8 oh. Honela ere itzul daiteke: apaizek ahal duten guztia lapurtzen dute.,
eta nire herria bere horretan lasai!
Baina zer egingo duzue
azkena iristean?»