Bildad

1 Orduan, Xuaheko Bildadek hitz egin zuen:

Jainkoaren handitasuna eta gizakiaren hutsa

2 «Ikaragarria da Jainkoaren agintea,
bakea ezartzen du zeru goietan.
3 Zenbatezinak dira haren gudarosteak,
guztien gain altxatzen haren argia.
4 Nola izango da gizakia zuzena Jainkoaren aurrean?
Nola garbia emakumeagandik jaioa?
5 Haren begietan ilargiak ere ez badu distirarik,
izarrak ere ez badira aski garbiak,
6 are gutxiago har hutsa den gizakia,
zizarearen pareko den gizasemea!»