1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Isaiasen semea, Israelentzat ezaugarri
1 Honela agindu zidan Jaunak: «Hartzazu ohol handi bat eta idatzi hizki arruntez: “Maher-Xalal-Hax-Baz” –hau da, “Laster harrapaketa, berehala lapurreta”–. 2 Hartu gero bi lekuko fidagarri: Urias apaiza eta Zakarias, Jeberekiasen semea». 3 Bien bitartean, neure emazte profetesarekin harremanak izan nituen; haurdun gelditu zen eta semea izan zuen. Jaunak esan zidan: «Jarriozu izena “Maher-Xalal-Hax-Baz”. 4 Izan ere, haurrak “aita” eta “ama” esaten ikasi baino lehen, Damasko eta Samaria hustu egingo dituzte eta bertako aberastasunak Asiriako erregeari eramango».Asiriarren inbasioa iragarri
5 Honela esan zidan Jaunak berriro:6 «Retzin eta Pekahen beldurrez* 8,6 Retzin eta Pekahen beldurrez: Esaldiaren esanahia zalantzazkoa da. Hebreerazkoak Retzin eta Pekahengan poztuz dio; honen arabera, judatarrak beren erregearen – Siloeko ur bareen – kontra daudela eta etsaien arrakasta nahiko luketela ulertu beharko litzateke.,
herri honek Siloeko ur bareei
muzin egin dienez gero,
7 Eufratesko ur handi eta indartsuen
azpian hartuko du Jaunak,
Asiriako erregearen
eta haren indar guztien
azpian, alegia.
Ubide eta ibai-bazter guztietan
gainez egingo du urak.
8 Judara iritsiko da,
urpean hartuko du,
dena leporaino estaliko.
Haren ur-adarrek
luze-zabal osoan
estaliko dute zure lurraldea,
oi Emmanuel* 8,8 oi Emmanuel: Aginduriko haurraren izena aipatuz (ik. 7,14), zigorrak ez duela salbamen-promesa ezereztuko adierazten da nonbait. 8,10 tx.aren bukaeran izen bera –Jainkoa gurekin– aipatzen da berriro, herrien egitasmoen porrota adierazteko.!»
9 Ikara zaitezte, herriok,
suntsitu egingo baitzaituztete!
Entzun hau,
urrutiko lurralde guztiok:
armak hartu arren,
suntsitu egingo zaituztete;
bai, armak hartu arren ere,
suntsitu egingo zaituztete.
10 Asmatu egitamuak:
bertan behera geldituko dira.
Proposatu nahi duzuena:
alferrik izango da,
Jainkoa gurekin baitago.
Jaunari bakarrik izan beldur
11 Eskutik hartu ninduen Jaunak eta herri honen bideari ez jarraitzeko agindu zidan, esanez: 12 «Ez esan “matxinada” herri honek “matxinada” esaten dion guztiari. Ez izan beldurrik, ez ikararik, herri hau beldurtzen duenarengatik. 13 Jaun ahalguztiduna bakarrik behar duzue santutzat hartu; hari behar diozue beldur izan, hari ikara. 14 Santutegi* 8,14 Santutegi: Zenbaitek uste du hitza ez dela zuzena hemen, eta kendu nahiz aldatu egiten du.nauzue ni, baina baita behaztopa-harri ere, Israelgo bi erresumei oztopo eragingo dien harkaitz eta Jerusalemgo bizilagunentzat sare eta tranpa izango dena. 15 Askok egingo dute bertan estropezu, erori eta hil egingo dira; sarean bilduak eta harrapatuak geldituko dira».Isaiasen oharpenak ikasleentzat
16 Zigilupean gordea uzten dutirakaspen eta aitorpen hau* 8,16 Zigilupean… aitorpen hau: H.h., Lotu (bildu) aitorpena, zigiluz jo irakaspena.
neure ikasleentzat.
17 Jaunaren zain nago, nahiz eta hark
Jakoben herriari aurpegia gorde;
harengan nik itxaropen.
18 Zuek, ene ikasleok, begira niri
eta Jaunak eman dizkidan haurrei:
Sion mendian bizi den
Jaun ahalguztidunak jarri gaitu
Israelentzat ezaugarri eta zantzu.
19 Bai, hau esango dizuete segur aski:
«Egiezue kontsulta
nekromante eta igarleei,
isil-misilean eta marmarka
ari ohi diren horiei.
Herri batek ez ote dizkie
bizien gorabeherak beren jainkoei
eta hildakoei galdetu behar?»
20 Zuek, ordea, egon adi
irakaspenari eta aitorpenari!
Hauetara jotzen ez duenak
ez du egunsentirik ikusiko* 8,20 Tx.eko testua nahasia eta iluna da, eta itzulpen ezberdinak eman ohi dira..
Egun larriak
21 Batetik bestera ibiliko da jendea,larri eta goserik.
Goseak amorraturik,
madarikatu egingo dute
beren erregea eta beren Jainkoa.
Nahiz gora begiratu,
22 nahiz lurrera begiratu,
estualdia eta ilunpea,
iluntasun larria
izango dute nonahi.
Bake-erregearen garai berria
23 Baina orain estualdian daudenakez dira beti ilunpetan egongo.
Garai batean
lotsagarri utzi zituen Jaunak
Zabulonen lurraldea
eta Neftaliren lurraldea;
baina geroztik ospetsu egin du
itsaso ondoko bidea,
Jordanez haranzko lurraldea,
eta Galilea, jentilen eskualdea* 8,23 Baina… egongo: Esaldia zaila da eta era ezberdinetan ulertua. // Zabulonen eta Neftaliren lurraldea: Palestina iparraldeko leinuak dira, Genesaret aintziraren eta Jordan Garaiaren mendebaldean kokatuak. Tx.ean aipatzen diren lurraldeak 734tik 732ra Asiriak bereganatutakoak dira (ik. 2 Erg 15,29). Tx. hau eta hurrengoa Jesusen Galileako ministerioa dela-eta aipatzen ditu Mateok (ik. Mt 4,13-16)..