1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
1 Deitu zuen, bada, Isaakek Jakob bere semea eta bedeinkatu egin zuen. Eta agindu hau eman zion: «Ez zara emakume kanaandarrokin ezkonduko. 2 Ea, zoaz Mesopotamiara* 28,2 Mesopotamia: Jatorrizkoan Paddan-Aram (ik. 25,20 oh.): hori da kap. hauetan Mesopotamia adierazteko erabiltzen den izena., Betuel zeure aitonarenera. Hartzazu han emaztetzat Laban zeure osabaren alabetariko bat. 3 «“Jainko ahaltsuakbedeinka zaitzala,
emankor egin eta ugaldu zaitzala,
herri askoren sortzaile
bihur zaitezen!
4 Eman diezazuela
Abrahamen bedeinkazioa,
zuri eta zure ondorengoei,
orain atzerri duzun lurralde hau,
Jainkoak Abrahami emandakoa* 28,4 Abrahami emandakoa: Isaakek Jakobi eskualdatzen dizkio Jaunak Abrahami emandako bedeinkazioa eta agintzariak (ik. 12,2 oh.), haren jarraian berari ere agindutakoak (ik. 26,3-4 eta oh.).,
eskura dezazun”». 5 Horrela bada, Isaakek Mesopotamiara bidali zuen Jakob, Labanen etxera. Hau Betuel aramearraren semea zen, Jakob eta Esauren ama Rebekaren anaia.
Esau berriro ezkondu
6 Esauk jakin zuen Isaakek Jakob bedeinkatu eta Mesopotamiara bidali zuela emazte bila, bedeinkatzean agindu hau emanez: «Ez zara Kanaango emakumeekin ezkonduko». 7 Aita-amen esanera, abiatu zen Jakob. 8 Ohartu zen, beraz, Esau, aitak ez zituela begiko Kanaango emakumeak, 9 eta Abrahamen seme Ismaelengana joan zen. Eta zituen emazteez gain, Ismaelen alaba eta Nebaioten arreba Mahalat hartu zuen emaztetzat.Jakoben ametsa
10 Atera zen Jakob Beer-Xebatik Haranerantz. 11 Eguzkia sartzean, zegoen lekuan igaro zuen gaua. Harri bat burukotzat harturik, bertan etzan zen. 12 Amets hau egin zuen: eskailera bat ikusi zuen, beheko ertza lurrean eta goikoa zeruan zituena, eta Jainkoaren aingeruak zurubian gora eta behera. 13 Hortan, Jauna agertu zitzaion bere ondoan zutik, honela zioela* 28,13 28,13-14 tx.ek zera adierazten dute: lehenengo Abrahami (12,2 oh.) eta gero Isaaki (26,3-4 oh.) eginiko agintzariak orain Jakobi eskualdatzen zaizkiola.:«Jauna naiz ni,
zure arbaso Abrahamen
eta Isaaken Jainkoa.
Etzanik zaudeneko lurra
zuri eta zure ondorengoei
emango dizuet.
14 Zure ondorengoak
lurreko hautsa bezain ugari
izango dira.
Mendebalde eta ekialdera,
iparralde eta hegoaldera
hedatuko zara.
Zure eta zure ondorengoen bitartez
lurreko senitarte guztiak
bedeinkatuko ditut.
15 Begira, zeurekin nauzu!
Noranahi zoazela, zainduko zaitut
eta lurralde honetara itzularaziko.
Ez, ez zaitut eskutik utziko,
esan dizudana bete arte». 16 Esnatu zen Jakob eta esan zuen: «Egiaz Jauna hemen dago eta ni ohartu ez». 17 Eta, beldurturik, esan zuen: «Bai ikaragarria leku hau! Jainkoaren etxea da, zeruko atea». 18 Goizean goiz jaiki eta, burukotzat zeukan harria harturik, zutik ezarri zuen Jakobek, eta olioa isuri zuen gainera, Jaunari sagaratzeko. 19 Leku hari Betel* 28,19 Betel: Abrahamek ere aldarea eraikia zuen Betelen Jauna gurtzeko (ik. 12,8).–hau da, «Jainkoaren etxe»– eman zion izen; lehenago Luz zeritzon leku hari. 20 Gero, promes hau egin zuen Jakobek:
«Jainkoa neurekin badut,
eta bidaia honetan babesten banau,
jateko ogia
eta janzteko arropak
ematen badizkit,
21 aitarenera bizirik eta osasuntsu
itzultzen banaiz,
Jauna izango dut neure Jainko.
22 Oroitarri gisa eraiki dudan harri hau
Jainkoaren etxe izango da.
Jaunari, ematen didan guztitik
hamarrena bihurtuko diot».