Tiroren kontrako mezua

1 Hamaikagarren urtean* 26,1 Hamaikagarren urtean: K.a. 587. urtea; testuak ez du hila zehazten., hilaren batean, honela mintzatu zitzaidan Jauna: 2 «Gizaseme, Tirok* 26,2 Tiro: Feniziako hiria, Mediterraneo itsasertzeko uharte baten gainean eraikia; merkataritzatik zetozkion Tirori bere indarra eta aberastasuna (ik. 27,3). Judarekin bat egin zuen babiloniarren aurka, baina gero bertan behera utzi zuen.zera esan du Jerusalemi buruz:
«“Bai ederki! Errausturik dago
herrien sarleku zen hiria.
Orain da nire txanda,
aberastu egingo naiz
hori hondatua dagoen bitartean!”
3 Horregatik,
hau diot nik, Jainko Jaunak:
Zure aurka nator, Tiro.
Nazio ugari altxaraziko dut
zure kontra, itsasoak uhinak
harrotzen dituen bezala.
4 Tiroren harresiak
desegingo dituzte
eta dorreak eraitsiko;
hautsik ere ez dut han utziko,
harkaitz soila besterik ez.
5 Itsasoaren erdian geldituko da,
sareak lehortzeko leku egina.
Honela diot nik, Jainko Jaunak.
Nazioen harrapakin
bihurtuko da Tiro,
6 eta lehorrean dituen hiriak
gerrak suntsituko dizkio.
Orduan jakingo dute
ni naizela Jauna.
7 «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Babiloniako errege Nabukodonosor, munduko erregerik ahaltsuena* 26,7 munduko erregerik ahaltsuena: Nabukodonosor, Babiloniako erregerik handiena, K.a. 605etik 562ra izan zen errege. Hamahiru urte iraun zuen Tiroren setioak; babiloniarrek hiria menderatzea lortu zuten arren, ezin izan zuten erraustu eta harrapakinik hartu (ik. 29,28)., etorraraziko dut iparraldetik Tiroren aurka; zaldi, gurdi eta zaldizkoekin etorriko da, gudaroste handiarekin.
8 «Lehorrean dituzun hiriak
suntsituko dizkizu gerraz;
gerlariek eraso-dorreak
jarriko dituzte zure kontra,
lubetak eraikiko zuri erasotzeko
eta ezkutu-hesia jarriko
beren babeserako.
9 Eraso-tresnaz joko dituzte
zure harresiak
eta pikotxez eraitsiko dorreak.
10 Zulatua izan den hirira bezala
zure ateetatik erregea sartzean,
haren zalditeria ugariak
harroturiko hautsak
estali egingo zaitu;
zalditeriaren harrabots
eta gurdien burrunbadaz
zure harresiek
dardara egingo dute.
11 Bere zaldien apatxez
kale guztiak zanpatuko dizkizu,
bizilagunak ezpataz garbituko
eta zutabe sendoak* 26,11 zutabe sendoak: Beharbada, Melkart jainkoaren tenpluko sarrerako bi aldeetan zeuden zutabeak (ik. 1 Erg 7,15-21).
botako behera.
12 Aberastasunak
harrapatu egingo dizkizute
eta salgaiak ostuko;
harresiak eraitsi
eta jauregi bikainak botako behera;
harriak, habeak eta hondakinak ere
itsasora botako dituzte.
13 Zure kanta-hotsa isilaraziko dut,
zure zitara-soinua
ez da berriro entzungo.
14 Harkaitz soil bihurtuko zaitut,
sareak lehortzeko leku,
eta ez zaituzte berreraikiko.
Nik, Jainko Jaunak, esana.
15 «Hau diotsot nik, Jainko Jaunak, Tirori: Ez al dute itsas herrietakoek* 26,15 itsas herrietakoek: H.h., uharteetakoek; Mediterraneoko uharteak dira, baina baita kostaldeko herriak ere, Tirorekin merkataritza-harremanak zituztenak.dardara egingo zure erorketaren burrunbaz, zaurituen intziriez eta zure jendeak jasandako sarraskiaz? 16 Itsas herrietako printze guztiak beren tronuetatik jaitsiko dira, beren soingainekoak kendu eta jantzi bordatuak erantziko dituzte; ikaraz beteko dira eta, lurrean eseririk, dardara egingo dute etengabe, zuregatik txundituta. 17 «Erosta kantatuko dizute:
«“Nola dagoen hondatua,
itsasoetako erregina* 26,17 itsasoetako erregina: H.h., itsasoetan eseria zaudena (bizi zarena); grekozko itzulpenak itsasoetatik desagertua dio.,
hiri ospetsua!
Bera eta bertako bizilagunak
indartsu ziren itsasoan
eta izua sorrarazten zuten
alde guztietan”.
18 Orain, eroria zaudenean,
urrutiko uharteetakoak
dardaratu egiten dira,
itsas herriak izuturik daude
zure amaieraz.
19 «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Hondaturiko hiri bihurtuko zaitudanean –jenderik gabeko hiriak bezala–, itsas leizea zure aurka altxarazi eta ur handiek estaliko zaituztenean, 20 hildakoen tokira jaitsaraziko zaitut, antzinako jendearengana, eta lur azpiko munduan biziaraziko zaitut, betiko hondakinen antzeko den mundu horretan, hildako guztiekin batera; ez duzu berriz bizilagunik izango, eta ez zaituzte berreraikiko* 26,20 ez zaituzte berreraikiko: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak eta edertasuna (distira) emango diot dio.ere bizidunen lurraldean. 21 Izugarri bihurtuko zaitut, eta kito zurea; zure bila ibiliko dira, baina sekula ez aurkituko. Nik, Jainko Jaunak, esana».