Ezekiel profetagintzarako deitua

1 Esan zidan: «Gizaseme* 2,1 Gizaseme: Maiz ematen zaio deitura hau profetari liburuan zehar. Jainko aintzatsuaren eta gizaki huts den profetaren arteko distantzia azpimarratzen du., zutitu, hitz egin behar dizut eta». 2 Hitz egin bitartean, Jaunaren espiritua* 2,2 Jaunaren espiritua: Jainkoak indar berezi bat –bere espiritua– ematen die herria gidatzeko aukeratzen dituenei (ik. Zen 11,17.25; Ep 3,10); baita profetei ere zenbait tradiziotan. Ezekielek ere espirituaren eraginpean jartzen du bere profetagintza; espiritua indarrez jabetzen da hartaz, berarengan sartuz (2,2), zutik jarriz (3,24), gora jaso eta eramanez (3,12.14; 8,3, etab.).sartu zen niregan eta zutitu egin ninduen, eta hitz egiten zidanari entzun nion 3 esaten: «Gizaseme, israeldarrengana bidaltzen zaitut, jende errebelde horrengana; horiek eta horien arbasoak nire aurka altxatu dira gaur arte. 4 Jende burugogor eta setatsuagana bidaltzen zaitut nire mezua adieraztera. 5 Horrela, entzun ala ez, jakingo du herri errebelde horrek baduela profeta bat bere artean. 6 Zu, gizaseme, ez izan horien beldur; esaten dutena esaten dutela, ez izan beldur, nahiz eta horiek zure kontra egin eta zu arantza artean eta eskorpioi gainean eserita bezala sentitu; ez izan horiek esandakoaren beldur, ez kikildu horien aurrean, herri errebeldea baita. 7 Entzun ala ez, nire hitzak esango dizkiezu; ez ahaztu jende errebeldea dela. 8 Gizaseme, entzun esaten dizudana: ez izan errebelde, herri hori bezala; zabaldu ahoa eta jan ematen dizudana». 9 Orduan, esku bat ikusi nuen niregana luzatua, biribilduriko liburua* 2,9 biribilduriko liburua: Ik. Jr 36,2 oh.zeukana. 10 Zabaldu egin zuen nire aurrean eta bi aldeetatik zegoen idatzia* 2,10 bi aldeetatik idatzia: Normalean erroilua alde batetik bakarrik idazten zen; hemen bi aldeetatik dago idatzia, hain baitira ugariak profetak iragarri behar dituen zoritxar-mezuak.: bertan erostak, intziriak eta aieneak zeuden idatzita.