Amondarrek Daviden mandatariak iraindu

(1 Kro 19,1-5)

1 Hortan, hil zen amondarren erregea eta honen seme Hanun gertatu zen ondorengo errege. 2 Honela zioen Davidek: «Har dezadan Nahaxen seme Hanun, beronen aitak ni hartu ninduen bezain ongi». Davidek mandatariak igorri zizkion aitaren heriotzagatik doluminak ematera. Mandatariak amondarren lurraldera heldu zirenean, ordea, 3 honela esan zioten amondarren buruzagiek Hanuni, beren jaunari: –Davidek mandatariok zuen aita ohoratzeko bidali dizkizula uste al duzu? Ez ote dizkizu bidali hiria azter eta iker dezaten, gero hondatzeko asmoz? 4 Atzeman zituen, orduan, Hanunek Daviden mandatariak eta alderdi bateko bizarra moztu zien, baita jantziak ere erditik behera, ipurmasailetatik behera. Eta joaten utzi zien. 5 Davidek, horren berri eman ziotenean, bere mandatari haien bila bidali zituen batzuk, oso lotsaturik baitzetozen. Esan zien erregeak: –Geldi zaitezte Jerikon, bizarra hazi arte. Orduan itzuliko zarete.