← Anterior
2 Kronikak 36
5 Hogeita bost urte zituen Joiakimek errege izaten hastean, eta hamaika urtez izan zen errege Jerusalemen. Jaunari, bere Jainkoari, atsegin ez zaiona egin zuen. 6 Babiloniako Nabukodonosor erregeak eraso eta, brontzezko bi katez loturik, Babiloniara eraman zuen. 7 Jaunaren etxeko zenbait ontzi ere eraman zuen Nabukodonosorrek Babiloniara, eta bertan zuen jauregian ezarri. 8 Joiakimen gainerako jarduerak, egin zituen gauza higuingarriak eta gertatu zitzaiona* 36,8 gertatu zitzaiona: Honela ere itzul daiteke: beraren presoaldia.«Israelgo eta Judako Erregeen Liburuan» daude idatziak. Hurrengo erregea haren seme Joiakin izan zen.