← Anterior Zenbakiak 35 Següent →

Nahi gabe hil dutenentzat babes-hiriak

9 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 10 «Esan israeldarrei: Jordan igaro eta Kanaan lurraldean sartzean, 11 babes-hiriak aukeratuko dituzue. Nahi gabe norbait hiltzen duenak han aurkituko du iheslekua. 12 Hiri horiek izango dituzue babesleku, hildakoa mendekatzeko eskubidea duenaren eskuetatik ihes egin ahal izateko; horrela, hiltzailea ez da hilko* 35,12 hiltzailea ez da hilko: Ir 21,23-25; Lb 24,19-21 eta Dt 19,21 pasarteen arabera, giza hilketa batek beste bat zekarren ondoren. Izan ere, hildakoaren hurbileneko ahaideak hildakoa mendekatzeko betebeharra zuen, hiltzailea hilaraziz; hemen hildakoa mendekatzeko eskubidea duena eta mendekari itzulitako hitza –goel hebreeraz– beste testuinguruetan askatzaile, babesle, berreskuratzeko eskubidea duena itzultzen da; oro har, hurbileko ahaidearen eskubideen babeslea da. Jaunari ere herriaren babesle deitzen zaio., elkartearen aurrean auzitara agertu baino lehen. 13 «Sei babes-hiri aukeratuko dituzue, 14 hiru Jordanez ekialdera eta beste hiru Kanaan lurraldean. 15 Sei hiriok babes-hiri izango dituzte, bai israeldarrek, bai etorkin nahiz israeldarren artean ostatuz dauden bidaiariek: nahi gabe hiltzen duen edonork, haietan aurkituko du iheslekua. 16 «Burdinazko tresnaz norbait jo eta hiltzen duena, hilketa-errudun da: heriotzara emango dute. 17 Hiltzeko moduko harria jaurtiz norbait jo eta hiltzen duena, hilketa-errudun da: heriotzara emango dute. 18 Hiltzeko moduko zurezko tresna jaurtiz norbait jo eta hiltzen duena, hilketa-errudun da: heriotzara emango dute. 19 Hildakoa mendekatzeko eskubidea duenak, hiltzailea aurkitu bezain laster emango du heriotzara. 20 «Gorrotoz bultza eginez edo asmo txarrez zerbait jaurtiz 21 edota amorraturik ukabilez joz, norbait hiltzen duena, heriotzara emango dute: hiltzaile da. Hildakoa mendekatzeko eskubidea duenak, hiltzailea aurkitu bezain laster emango du heriotzara. 22 «Baina gerta daiteke ustekabean eta amorrurik gabe bultza egin nahiz asmo txarrik gabe zerbait jaurti izatea; 23 edota norbaitek hiltzeko moduko harria bota eta ikusi ez duen beste norbaiten gainera eroriz hil izatea, nahiz eta elkarren etsai ez izan eta kalte egiteko asmorik ez eduki. 24 Halako kasuetan, inguruabar horiek kontuan harturik, elkarteak erabakiko du hiltzailearen eta mendeku-eskubidea duenaren arteko auzia. 25 Elkarteak libratu egingo du hiltzailea mendekariaren eskuetatik, eta ihesleku izan duen babes-hirira itzularaziko berriro; hantxe biziko da, olio sakratuz gantzuturiko apaiz nagusia hil arte. 26 Baina ihesleku duen babes-hiriaren mugetatik irteten bada, 27 eta mendeku-eskubidea duenak, babes-hiriaren mugetatik kanpo aurkitu eta hiltzen badu, ez du hilketarik egiten. 28 Hiltzailea, beraz, babes-hirian biziko da, apaiz nagusia hil arte. Gero, itzul daiteke bere jabetzara.