«Mesopotamiatik* 23,7 Mesopotamia: Jatorrizkoak Aram dio, Mesopotamiako ipar-eskualdea segur aski (ik. Dt 23,5).etorrarazi nau Balakek,
ekialdeko mendietatik
Moabeko erregeak:
“Zatoz, madarika ezazu Israel,
gaitzetsi Jakoben herria!”
8 Baina nola madarikatu
Jainkoak madarikatu ez duena?
Nola gaitzetsi
Jaunak gaitzetsi ez duena?
9 Harkaitz garai hauetatik ikusten dut,
muino gainetik begi-bistan dut:
horra hor, aparte bizi den herria,
besteekin nahastu gabea!
10 Hautsa bezainbat dira:
nork zenbatu
Jakoben ondorengoak?
Nork jakin
israeldar multzoaren* 23,10 israeldar multzoaren: Itzul daiteke ere israeldarren laurden baten edo hondarra bezain ugari den Israelen.kopurua?
Gizon zintzo horien heriotza,
horiena bezalako azkena,
opa diot neure buruari».
Balaamen bigarren bedeinkazioa
11 Orduan, Balakek esan zion Balaami: –Baina, zer egin didazu? Etsaiak madarikatzeko ekarri, eta zuk bedeinkazioz bete? 12 Balaamek erantzun: –Jaunak adierazitakoa behar dut esan. 13 Balakek, orduan: –Zatoz nirekin beste leku batera, handik herri osoa ikusiko baituzu. Izan ere, hemendik ez dezakezu israeldar kanpalekuaren ertz bat besterik ikus. Handik madarikatuko duzu. 14 Pisga mendi-gailurreko begiraleku* 23,14 begiraleku: H.h., begiraleen landa. Izen propio ere izan daiteke.batera eraman zuen. Han ere zazpi aldare eraiki eta bakoitzean zekor eta ahari bana eskaini zituen. 15 Balaamek esan zion Balaki: «Zaude hor erre-oparien ondoan, ni Jaunarekin egotera noan bitartean». 16 Jaunak, bidera irtenik, esan behar zituen hitzak adierazi zizkion Balaami eta Balakengana itzultzeko agindu. 17 Itzuli zen Balakengana eta erre-oparien ondoan aurkitu zuen moabdar buruzagiekin. Balakek galdegin zion: –Zer dio Jaunak? 18 Orduan, Balaamek bertso hauek abestu zituen:«Entzun arretaz, Balak,
Tziporren seme hori!
19 Jainkoa ez da gizakia
gezurretan jarduteko,
ez da erabakiaz damutzen
gizasemeak bezala.
Mintzatzen ote da
eta esana egiten ez?
Hitza ematen ote,
eta bete gabe uzten?
20 Bedeinkatzeko agindua dut,
Jaunak bedeinkatu egin baitu.
Nik ezin atzera egin!
21 Ez du okerrik aurkitu Israelen,
gaiztakeriarik ez Jakoben herrian* 23,21 Ez du… herrian: Honela ere itzul daiteke: Ez du zoritxarrik aurkitu Israelen, oinazerik ez Jakoben herrian..
Jauna, bere Jainkoa, berekin du,
errege bezala
goraipatzen du herriak.
22 Jainkoak atera zuen Egiptotik,
bufaloarena bezalako
indar izugarriz* 23,22 Lerroko testua iluna da jatorrizkoan eta itzulpena ez erabat segurua..
23 Ez da aztikeriazko igarpenik,
ez eta madarikazio-hitzik,
Israelen kontra balio duenik* 23,23 Ez da… balio duenik: Honela ere itzul daiteke: Ez da aztikeriazko iragarpenik Israelen, ez eta madarikazio-zinik Jakoben herrian. Itzulpen honen arabera Jainkoa ez zaiola bere herriari magiazko baliabidez agertzen, bere hitzaz baizik, adierazten da..
Bere garaian jakin ohi du
Jakoben herriak
Jaunak beraren alde egina.
24 Lehoia bezala altxatu da herria,
ez du berriro atseden hartuko,
harrapakina irentsi
eta biktimen odola zurrupatu arte». 25 Orduan, Balakek esan zion Balaami: –Madarikatuko ez baduzu ere, ez bedeinkatu behintzat! 26 Balaamek erantzun zion: –Ez al dizut esan, Jaunak adierazitako guztia eginen dudala?