← Anterior Zenbakiak 21 Següent →
31 Honela, amortarren lurraldean kokatu zen Israel. 32 Moisesek zenbait gizon bidali zituen Jazer hiria ikertzera, eta israeldarrek Jazer eta inguruko hiriak* 21,32 Jazer eta inguruko hiriak: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak inguruko hiriak dio.eskuratu zituzten, beraietako amortarrak jaurtiz. 33 Gero, Baxan* 21,33 Baxan: Genesaret aintziraren ekialdean dagoen goi-lautada.alderantz jo zuten, baina Og, hango erregea, bere gudarostearekin erasotzera atera zitzaien bidera, Edrei hiri inguruan. 34 Baina Jaunak esan zion Moisesi: «Ez izan beldur, zure esku jarriko baitut bai bera, bai beraren gudaroste osoa, baita lurraldea ere; Hexbonen bizi zen amortarren errege Sihoni egindakoa bera egingo diozu hari ere». 35 Honela, israeldarrek garaitu eta hil egin zituzten Og erregea, beronen seme-alabak eta gudaroste osoa, inortxo ere bizirik utzi gabe, eta lurraldeaz jabetu ziren.