1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

Bosgarren ikuskaria: argimutila eta bi olibondoak

1 Itzuli zen niri adierazpenak ematen zizkidan aingerua eta esnatu egin ninduen, lotan dagoena esnatzen den bezala, 2 eta galdetu zidan: –Zer ikusten duzu? Nik erantzun: –Urre hutsezko argimutila ikusten dut, oliontzia gainean duela; zazpi kriseilu ditu eta zazpi hodi, olioa kriseiluetara eramateko. 3 Eta argimutilaren ondoan, bi olibondo ezker-eskuin. 4 Orduan, aingeruari galdetu nion: –Zer adierazten dute, jauna? 5 Adierazpenak ematen zizkidan aingeruak erantzun zidan: –Baina, ez ote dakizu zer adierazten duten? Eta nik: –Ez, jauna.

Jaunaren agintzaria Zorobabeli

6 b Aingeruak Jaun ahalguztidunaren hitzok Zorobabeli* 4,6b Zorobabel: Ik. Ag 1,1 oh.adierazteko agindu zidan: «Zeure eginkizuna ez duzu boterez, ez indarrez beteko, nire espirituaz baizik. 7 Eta hi, mendia besteko harri-multzo* 4,7 mendia besteko harri-multzo: Agian, tenplua desegitean gelditu zen hondakin-piloari buruz esana; hondakin-piloa garbitua dute dagoeneko, aurreratua baitago tenpluaren eraikuntza (ik. 4,9).hori, berdindu egingo hau Zorobabelek. Honek aterako du tenplua burutuko duen harria. Orduan, jendeak honela egingo du deiadar: Hori bai ederra, hori!» 8 Beste mezu hau ere eman zidan Jaunak: 9 «Zorobabelek bere eskuz jarri zituen etxe honen oinarriak eta bere eskuz burutuko du etxea». Orduan jakinen duzue Jaun ahalguztidunak bidali nauela zuengana. 10 a Hasiera apala arbuiatzen zuena ere poztu egingo da, tenplua burutuko duen harria Zorobabelen eskuetan ikustean* 4,10b 10b-14 txatalak 6.aren lehen zatiaren (6a) ondoren datoz.. 11  * 4,11 10b-14 txatalak 6.aren lehen zatiaren (6a) ondoren datoz. 12  * 4,12 10b-14 txatalak 6.aren lehen zatiaren (6a) ondoren datoz. 13  * 4,13 10b-14 txatalak 6.aren lehen zatiaren (6a) ondoren datoz. 14  * 4,14 10b-14 txatalak 6.aren lehen zatiaren (6a) ondoren datoz.