1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

Jerusalem inguratua eta askatua

1 Israeli buruzko Jaunaren mezua. Jaunak zabaldu du zerua, berak oinarritu lurra, berak eman dio gizakiari bizi-arnasa. 2 Honela dio Jaunak: «Inguruko herri guztiak mozkortuko dituen ardo-kopa bihurtuko dut Jerusalem, eta gauza bera egingo dut Juda osoarekin ere, Jerusalem setiatuko dutenean* 12,2 ardo-kopa: Jaunaren zigorra adierazten du sarritan (ik. Is 51,22-23; Jr 25,15; Ez 23,32-34). // eta gauza… dutenean: Hebreerazko testua ulergaitza da.. 3 Egun hartan, hala ere, harri astun bihurtuko dut Jerusalem herri guztientzat: jasotzen ahalegintzen dena, zauritu egingo da. Lurreko herri guztiak bilduko dira Jerusalemen aurka. 4 Hala diot nik, Jaun honek: Zaldiak izuz eta zaldizkoak beldur-ikaraz joko ditut; atzerritarren zaldiak itsutu egingo ditut; neure begiak, ordea, zabal-zabalik izango ditut Judako herriarentzat. 5 Orduan, Judako buruzagiek esango dute beren baitan: “Beren Jainko Jaun ahalguztidunari esker, indar berriak hartu dituzte Jerusalemgo bizilagunek”. 6 Egun hartan, nire eraginez, Judako buruzagiek aldameneko herri guztiak irentsiko dituzte, ezker-eskuin, suteak sasia bezala, zuziak lasto-balak bezala; Jerusalemgo bizilagunek, ordea, beren hirian jarraituko dute bizitzen. 7 «Baina nik, Jaunak, Judako herrialdeak salbatuko ditut lehenengo, Daviden ondorengoak eta Jerusalemgo bizilagunak Judako beste herrialdeen kaltetan harro ez daitezen. 8 Egun hartan, neuk, Jaunak, zainduko ditut Jerusalemgo bizilagunak: makalena Daviden pareko izango da; Daviden ondorengoak izango dira gidari, Jainkoa bera bezala, Jaunaren aingerua bezala. 9 «Egun hartan, Jerusalemi erasoka etor dakizkion guztiak hondatuko ditut. 10 Daviden etxe gainera eta Jerusalemgo bizilagunen gainera bihotz-damua eta otoitz-espiritua isuriko ditut. Ni zulatua ikustean* 12,10 Ni zulatua ikustean: H.h., Niri begiratuko didate, zulatu nauten honi: Jaunak bat egiten du hil duten bere mandatariarekin. Agian, honela ere itzul daiteke: Niri begiratuko didate; zulatu zutenarengatik (hiletak joko…). Antzinako itzulpen batek zulatu zutenari begiratuko diote esaten du: hauxe da Joanen ebanjelioak jaso duen bertsioa (ik. 19,37)., hiletak joko dituzte seme bakarrarengatik bezala, negar samina egingo dute lehen-semeagatik egin ohi den bezala. 11 Egun hartan, handia izango da Jerusalemen hileta-negarra, Megidoko lautadetan Hadad-Rimon* 12,11 Hadad-Rimon: Landaretzaren feniziar jainkoa; uztak bildu ondoren hil egiten zela uste zuten eta udaberriko euriekin berpiztu; haren kultua Megidon, Izreel lautadan, Karmel mendiaren hego-ekialdean, zegoen zabaldua, dirudienez.jainkoari egiten zaiona bezalakoa. 12 Lurralde osoak egingo du hileta-negarra, senitarteek senitarteka, gizonezkoek batetik eta emakumeek bestetik: Daviden senitarteak eta Natanenak* 12,12 Natan: Daviden semeetariko bat (ik. 2 Sm 5,14)., 13 Lebiren senitarteak eta Ximeirenak* 12,13 Ximei: Lebiren seme Gerxonen ondorengoa (ik. Zen 3,21).; 14 bizirik gelditutako senitarte guztiek, gizonezkoek batetik eta emakumezkoek bestetik.