1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
Emakumeekiko harremanak
1 Ez izan jeloskor maite duzun emaztearekin,zurekin gaizki jokatzen ez irakasteko.
2 Ez jarri zeharo emaztearen menpe,
gaina har ez diezazun.
3 Ez izan harremanik emagalduarekin,
haren sareetan jaus ez zaitezen.
4 Ez zaitez ibil maiz artista arinegiekin,
haien trikimailuetan ez nahasteko* 9,4 haien… nahasteko: Hebreerazkoak dio: haien ahoaz erre ez zaitezen..
5 Ez geratu neska gazteari begira,
harengatik erorbidean jar ez zaitezen.
6 Ez jarri zeure burua emagalduen eskuetan,
zeure herentzia gal ez dezazun.
7 Ez kuxkuxean ibili hiriko kaleetan,
ezta inguru-minguruka ere hango toki bakartietan* 9,7 Hebreerazkoak dio: Burugabetzat geldituz zeure begietarako, eta haien etxe atzean prezioa hitzartuz..
8 Kendu zeure begiak emakume politarengandik,
ez geratu begira zeurea ez duzun edertasunari.
Asko galdu izan dira emakumearen edertasunagatik,
sua bezala pizten da amodioa halakoaren aurrean.
9 Ez eseri sekula emakume ezkonduaren ondoan,
halakoarekin ez parrandarik egin edanari emanez,
zure bihotzak harengana jo ez dezan
eta zeure grinak galbidera ez zaitzan.
Norekin harremanak izan
10 Ez baztertu aspaldiko adiskiderik,egin berria ez baita haren pareko.
Adiskide berria, ardo berria:
utzi zahartzen eta atseginez edango duzu.
11 Ez izan bekatariaren zori onaren inbidiarik,
ez baitakizu zein izango den haren azkena.
12 Ez onetsi fedegabearen arrakastarik* 9,12 Ez… arrakastarik: Hebreerazkoaren arabera; grekozkoak dio: Ez onetsi… atsegina.,
izan gogoan ez dela hil arte zigor gabe geldituko.
13 Geratu urruti hiltzeko ahalmena duenarengandik
eta ez duzu izango heriotzaren beldurrik.
Harengana hurbiltzen bazara, ez egin irainik,
bizia ken ez diezazun.
Kontuan izan lakio artean zabiltzala
eta, hiriko harresi gainean bezala* 9,13 hiriko harresi gainean bezala: Hau da, arerioak jaurtitako gezien arriskupean., arrisku handian.
14 Ahal duzun neurrian, izan harremanak ingurukoekin,
baina aholkua jakintsuei eskatu.
15 Hartu solaskide jende zentzuduna
eta mintza beti Goi-goikoaren legeaz.
16 Izan itzazu mahaikide pertsona zintzoak
eta zure harrotasun Jaunarenganako begirunea.
Gobernariak
17 Artisauari bere eskuetako lana goraipatzen zaio* 9,17 Artisauari… zaio: Grekozko testuaren gutxi gorabeherako esanahia; hebreerazkoak dio: Eskuz trebe direnek ilundu egiten dute zuzentasuna.eta herriaren buruzagiari bere hizketa jakintsua.
18 Beldurgarria bere hirian gizon berritsua;
neurribako hitz-jarioa higuingarri bihurtzen da.