← Anterior
Ben Sirak 51
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
ERANSKINAK (51,1-30)
Siraken seme Jesusen otoitza
1 Eskerrak eman nahi dizkizut, nire Jainko errege,eta zu goretsi, oi Jainko, nire salbatzailea.
Eskerrak ematen dizkizut,
2 zu izan baitzaitut neure babesle eta laguntzaile,
zuk askatu nauzu heriotzatik,
mihi maltzurraren saretik,
gezurrak zabaltzen dituzten ezpainetatik.
Nire etsaien aurrean zu izan zaitut laguntzaile.
3 Handia zarelako eta guztiz errukitsua,
askatu egin nauzu
irensteko prest zeudenen hozkadetatik,
bizia kendu nahi zidatenen eskuetatik,
jasan ditudan atsekabealdi askotatik,
4 inguratzen ninduten sugar itogarrietatik,
nik piztu ez nuen suaren erditik,
5 Herio Leizearen errai sakonetatik,
mihi zikinaren hitz gezurtietatik,
6 mihi maltzurraren gezietatik* 51,6 mihi… gezietatik: Hebreerazkoaren arabera; grekozkoa nahiko iluna da..
Heriotzatik hurbil nengoen jada,
Herio Leizearen ondo-ondoan nuen bizia;
7 inguratua nengoen alde guztietatik
eta nork lagundurik ez;
gizakien laguntza bilatu, baina batere aurkitu ez.
8 Orduan, zure errukiaz oroitu nintzen, Jauna,
eta zuk gure alde betidanik egindakoaz:
onik ateratzen dituzula zuregan itxaroten dutenak
eta gaiztoen eskuetatik libratzen.
9 Lurretik neure erregua bidali nuen zureganaino
eta otoitz egin heriotzatik aske gelditzeko.
10 Honela egin nizun dei:
«Jauna, neure aita zaitut!* 51,10 Honela… zaitut!: Hebreerazkoaren arabera; grekozkoak dio: Dei egin nion Jaunari, neure Jaunaren aitari.
Ez baztertu ni atsekabealdian,
harroputzak nagusitzean, laguntzarik ez dagoenean.
11 Etengabe goretsiko zaitut,
esker onez kantatuko».
Zuk entzun egin zenuen nire otoitza,
12 heriotzatik salbatu
eta txarraldi honetatik atera.
Horregatik eman nahi dizkizut eskerrak,
eta zu goretsi eta bedeinkatu, Jauna.
a) Goretsi Jauna, ona baita,
haren maitasuna betikoa baita.
b) Goretsi laudagarri den Jainkoa,
haren maitasuna betikoa baita.
c) Goretsi Israelen zaintzailea,
haren maitasuna betikoa baita.
d) Goretsi gauza guztien Egilea,
haren maitasuna betikoa baita.
e) Goretsi Israelen askatzailea,
haren maitasuna betikoa baita.
f) Goretsi israeldar sakabanatuak biltzen dituena,
haren maitasuna betikoa baita.
g) Goretsi bere hiria eta santutegia eraikitzen dituena,
haren maitasuna betikoa baita.
h) Goretsi Daviden familiari kimu indartsua sorrarazten diona,
haren maitasuna betikoa baita.
i) Goretsi Tzadoken semeak apaiz aukeratu dituena,
haren maitasuna betikoa baita.
j) Goretsi Abrahamen babeskia,
haren maitasuna betikoa baita.
k) Goretsi Isaaken harkaitza,
haren maitasuna betikoa baita.
l) Goretsi Jakoben Jainko indartsua,
haren maitasuna betikoa baita.
m) Goretsi Sion aukeratu duena,
haren maitasuna betikoa baita.
n) Goretsi errege guztien Erregea,
haren maitasuna betikoa baita.
o) Bere herria indarberritzen du;
horregatik da goresgarri fededun guztientzat,
beregana hurbildu duen herriarentzat.
Aleluia! Gora Jauna!
Gorespen-salmoa
Jakinduriaren bila
13 Oraindik gazte nintzelarik, bidaiatzen* 51,13 bidaiatzen: Aditz hau autorearen bidaiari buruzkoa izan liteke (ik. 34,9-12), edo noraezean ibili adieraz lezake.hasi aurretik,bete-betean bilatu nuen jakinduria neure otoitzean.
14 Tenplu aurrean otoitz egin nuen hori lortzeko,
eta neure bizitzaren azkeneraino bilatuko dut.
15 Loratu zenean, hartaz poztu zen nire bihotza,
heltzen ari den mahats-mordoaz bezala.
Bide zuzenetik ibili dira nire oinak,
jakinduriaren arrastoari gaztarotik jarraituz.
16 Ahaleginik txikiena aski izan dut neureganatzeko
eta zer ikasi asko aurkitu izan dut neuretzat.
17 Berari esker egin dut nik aurrera;
horregatik, jakinduria ematen didanari aintza emango diot.
18 Praktikan jartzea erabaki dut,
ongiaz arduratu naiz eta ez dut damurik.
19 Beraren alde borrokatu naiz neure izate guztiaz
eta oso arretatsu ibili naiz legea betetzen.
Eskuak zerurantz altxatu
eta haren kontra oharkabean egindako hutsegiteez ohartu naiz* 51,19 Grekozko testua aski iluna da; zenbaitek honela itzultzen du azken bertsoa: eta hari buruzko nire ezjakintasuna deitoratu dut. Hebreerazkoak maitemindua bailitzan aurkezten du jakinduria: Nire arimak besarkatu egin du eta ez dut aurpegia harengandik saihestu. Nire eskuak haren atea ireki du, inguratu eta miretsi egin dut..
20 Jakinduriara nire gogoa bideratu
eta garbitasunean aurkitu dut* 51,20 garbitasunean aurkitu dut: Izan liteke autorearen garbitasuna edota jakinduriarena, emakumearen irudiarekin jarraituz. Lehen kasuan neuk garbi iraunez aurkitu dut; bigarrenean, beraren garbialdian, hau da, sexu-harremanak zilegi ziren garaian (ik. Lb 15,19-33; 18,19)..
Berarekin hartu nuen zentzutasuna hasieratik,
ez nau inoiz bertan behera utziko.
21 Nire barrua sugartsu lehiatu zen haren bila;
horregatik egin dut lorpen bikaina.
22 Jaunak mihia eman dit saritzat
eta goretsi egingo dut beronekin.
23 Zatozte niregana, hezigabeok,
iraun ezazue nire eskolan.
24 Zergatik jarraitu luzaroago heziketarik gabe,
zuen barrenak hain egarri diren bitartean?
25 Aho betean esaten dizuet:
Eros ezazue dirurik gabe,
26 makurtu lepoa horren uztarpera,
eta hartu gogoz heziketa!
Oso hurbil aurki daiteke.
27 Ikusi zeuek zein gutxi nekatu naizen,
atseden betea aurkitzeko gero.
28 Zeuenganatu heziketa kosta ahala kosta* 51,28 kosta ahala kosta: H.h., zilar-mordo handiz; badirudi 25. tx.arekin kontrajarria dagoela, baina jakinduria bilatzeak sakrifizioa eskatzen duela esan nahi du segur aski idazleak, eta merezi duela emaitza kontuan izanda.,
altxor ederra eskuratuko baituzue beronekin.
29 Poz dadila zuen bihotza Jaunaren errukiaz,
ez izan hura goresteko lotsa.
30 Burutu zeuen lana garaia den artean,
eta hark saria emango dizue bere garaian* 51,30 Hainbat eskuizkribuk eransten dute: Jesusen, Siraken semearen, jakinduria. Hebreerazkoak, berriz, hau eransten du bukaeran: Bedeinkatua Jauna betiko eta goretsia bedi haren izena belaunez belaun. Hemen bukatzen dira Simeonen hitzak, Ben Sirak deitutako Jesusen semearenak. Simeonen jakinduria, Jesusen seme, Eleazarren seme eta Siraken semearena. Bedeinkatua izan bedi Jaunaren izena orain eta beti..