Ben Sirak 1 Següent →

ITZULTZAILEAREN HITZAURREA

JAKINDURIAREN IZAERA ETA MESEDEAK (1,1–23,27)

Jauna jakinduriaren iturri

1 Jaunarengandik dator jakinduria guztia,
harekin dago beti.
2 Itsas hondarra, euri-tantak,
mendez mendeko egunak, nork zenbatu?
3 Zeruaren garaiera, lurraren zabalera,
leizearen sakonera* 1,3 leizearen sakonera: Latin eta sirierazko itzulpen zaharren arabera; grekozko testuak leizea eta jakinduria dio., nork arakatu?
4 Gauza guztien aurretik sortu zen jakinduria,
betidanik adimena eta zuhurtzia* 1,4 Zenbakiek Ziegler-en edizio kritikoaren grekozko testuari (Göttingen 1965) jarraitzen diote. Testuan agertzen ez diren txatalak oharretan sartzen dira, eskuizkribu batzuetan bakarrik agertzen baitira. Hemen, esate baterako, zenbait eskuizkribuk hau eransten du:5 Jakinduriaren iturburua Jainkoaren hitza da zeruetan; haren ibilbideak betiko aginduak dira.
6 Jakinduriaren sustraia, nori errebelatu zaio?
Haren ekintza trebeak, nork ezagutzen?* 1,6 Eskuizkribu batzuek eransten dute: 7 Nori azaldu zaio jakinduriaren zientzia? Nork ulertu ahal izan du haren esperientzia handia?
8 Bat bakarra da jakintsua: guztiz beldurgarria,
Jauna, bere tronuan eseria dagoena.
9 Berak sortu zuen jakinduria,
hark ikusi eta neurtu ere,
hark banatu berak egindako guztien gain;
10 gizaki guztiei eman die bere eskuzabaltasunez,
are esku zabalagoz maite dutenei* 1,10 Eskuizkribu batzuek eransten dute: Jaunaren maitasuna aintza ematen duen jakinduria da; Jaunak bera ikusten dutenei ematen die jakinduria.

Jaunarenganako begirunea

11 Jaunarenganako begirunea* 1,11 Jaunarenganako begirunea: Ik. Es 1,7 oh.ospe eta harrotzeko bide da,
pozbide eta alaitasunezko koroa.
12 Bihotza gozatzen du Jaunarenganako begiruneak;
poza, alaitasuna eta bizitza luzea ematen ditu* 1,12 Eskuizkribu batzuek eransten dute: Jaunarenganako begirunea Jaunaren dohaina da, berak gidatzen du gizakia maitasunaren bidetik..
13 Jaunari begirune dionak amaiera ona izango du,
bedeinkatua izango heriotza-egunean.
14 Jauna errespetatzea da jakinduriaren hasiera;
fededunekin dago, amaren sabelean sortu zirenetik.
15 Gizakien artean finkatu da eta betiko oinarritu,
hala iraungo ondorengoekin ere.
16 Jaunarenganako begirunea da jakinduriaren betetasuna,
honek bere fruituz asebetetzen ditu gizakiak;
17 gogoko dutenaz gainbetetzen die etxe osoa,
eta bere emaitzez aletegiak.
18 Jaunarenganako begirunea da jakinduriaren koroa,
bakea eta osasuna lorarazten dituena* 1,18 Eskuizkribu batzuek eransten dute: Biak dira Jainkoaren dohain; areagotu egiten du maite dutenen harrotasuna. 19 Hark ikusi eta neurtu egin du… .
19 Euria bezala isurtzen ditu jakintza eta ezagutza argia,
beraren jabe direnen ospea areagotzen.
20 Jauna errespetatzea da jakinduriaren sustraia,
beronen adarrak bizitza luzea* 1,20 Eskuizkribu batzuek eransten dute: 21 Jaunarenganako begiruneak bekatuak kentzen ditu; hartan tinko irauten duenak sumina urrunarazten du..

Nor bere buruaren jabe

22 Ez dago zuritzerik neurrigabeko grina,
grina horren bulkadak eroraraziko du pertsona.
23 Behar bezain luze jasaten du eroapen handikoak,
eta gero alaitasuna itzultzen zaio berriro.
24 Une egokia arte gordeko ditu gogoetak barruan;
gero, askok hitz egingo dute beraren zentzu onaz.

Zuzen jokatu Jainkoarekin

25 Jakinduriaren altxorren artean daude esaera zahar argigarriak,
baina nardagarri zaizkio bekatariari, jainkozale ez delako.
26 Jakinduriaren irrikan zauden horrek, bete aginduak
eta erruz emango dizu Jaunak;
27 izan ere, Jaunarenganako begiruneak egiten du gizakia
jakintsu eta ondo hezia;
atsegin ditu Jaunak zintzotasuna eta otzantasuna.
28 Ez uko egin Jaunarenganako begiruneari,
ez joan harengana bihotz bikoitzaz.
29 Ez izan itxurazale gizakien aurrean,
zaindu esaten duzuna.
30 Ez goratu zeure burua,
erori eta desohorea zeuregana ez dezazun:
Jaunak zure isilpekoak azalduko ditu
eta zu batzarraren* 1,30 batzarra: Herriko batzarra, alegia.aurrean apalaraziko,
ez zarelako hurbildu harengana begirunez
eta bihotza maltzurkeriaz betea duzulako.