129. (128.) SALMOA

Herriaren zapaltzaileen kontra

1 Erromes-kanta.
«Zenbat gerra egin didaten gaztedanik
–aitor dezake Israelek–,
2 zenbat gerra egin didaten gaztedanik!
Baina ez didate gaina hartu.
3 Goldeaz lurra bezala urratu didate bizkarra,
golde-arrasto luzeak eginez.
4 Baina Jaunak, zuzena baita,
hautsi egin du gaiztoen uztarria».
5 Jo bezate atzera, lotsaturik, Sion gorroto dutenek!
6 Izan bitez teilatuko belarraren pareko!
Ebaki aurretik ihartzen da;
7 ez du egiten harekin igitariak eskutadarik,
ez biltzaileak besakadarik;
8 ez die inork esaten, ondotik pasatzean:
«Bedeinka zaitzatela Jaunak!
Jaunaren izenean bedeinkatzen zaituztegu* 129,8 Zenbait itzultzailek azken lerroa bereiz ematen du; horren arabera, bigarren lerroa bakarrik izango litzateke pasatzen direnek uzta-biltzaileei zuzenduriko bedeinkazioa (ik. Rt 2,4).».