1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

Oseasek emazte desleiala berriz bereganatu

1 Jaunak esan zidan: «Ea, maita ezazu berriz ere emaztea, maitalea duen eta adulterio egin duen arren. Halaxe maite baititu Jaunak israeldarrak, hauek beste jainkoengana jotzen duten arren, jainko horiei eskainitako mahats-opilen* 3,1 mahats-opil: Emankortasunaren kultu paganoetan erabili ohi zituzten (ik. Is 16,7; Jr 7,18; 44,19).zale». 2 Hala, hamabost zilarrezko txanpon eta anega eta erdi garagarren truke neureganatu nuen berriro emaztea. 3 Eta zera esan nion: «Nirekin egongo zara luzaro, prostituzioan ibili gabe eta zeure burua inongo gizoni eman gabe. Nik ere ez dizut neure burua emango». 4 Hala egon beharko dute israeldarrek luzaro, ez errege eta ez buruzagi, ez sakrifizio eta ez zutarri sakratu, eta ez Jainkoari kontsulta egiteko tresna* 3,4 Jainkoari kontsulta egiteko tresna: Jainkoari bere borondateaz galdegiteko, haren nahia jakiteko, erabili ohi ziren tresnak, nahiko ezezagunak. Hebreeraz efod eta terafim deritze, eta biak batera ageri dira beste zenbaitetan ere (Ep 17,5; 18,14.17, etab.).. 5 Gero, israeldarrak beren Jainko Jaunarengana eta beren errege Daviden ondorengoagana* 3,5 Daviden ondorengoagana: Ez dira jadanik bi erresuma izango (ik. 1,1 oh.), bat baizik (ik. 2,2), Daviden ondorengo batek gobernatua (ik. 2 Sm 7,4-16).itzuliko dira. Begirunez joko dute Jaunarengana eta haren ondasunetara azken egunetan.