Jesusek elbarria sendatu

(Mk 2,1-12; Lk 5,17-26)

1 Jesus txalupara igo, aintziraz beste aldera igaro eta bere herrira* 9,1 bere herrira: Mk 2,12 tx.aren arabera, Kafarnaum da hemen Jesusen herritzat ematen dena.etorri zen. 2 Elbarri bat ekarri zioten, ohatilan etzana. Jesusek, lagun haien sinesmena ikusirik, esan zion elbarriari: –Izan bihotz, seme! Barkatuak dituzu bekatuak. 3 Orduan, lege-maisu batzuek hau zioten berekiko: «Biraoka ari duk hau»* 9,3 Biraoka ari duk hau: Hau da, Jainkoaren pare jartzen dik bere burua.. 4 Haien gogoetak igarririk, Jesusek esan zien: -Zergatik dituzue gogoeta gaizto horiek zeuen baitan? 5 Zer da errazago: «Barkatuak dituzu bekatuak» esatea ala «Jaiki eta zabiltza» esatea? 6 Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena. Eta esan zion elbarriari: –Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera. 7 Hura jaiki eta etxera joan zen. 8 Hau ikustean, beldurrak jota gelditu zen jendea eta Jainkoa goresten zuen, gizakiei horrenbesteko ahalmena eman zielako.