Erregetza mirarien bidez agertua (8,1–9,34)

Jesusek legenduna sendatu

(Mk 1,40-45; Lk 5,12-16)

1 Jesus menditik jaitsi zenean, jende askok jarraitu zion. 2 Legendun bat hurbildu zitzaion eta, aurrean ahuspezturik, esan zion: –Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu. 3 Orduan, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez: –Nahi dut, izan zaitez garbi. Berehala, legena garbitu egin zitzaion. 4 Jesusek agindu zion: –Kontuz gero! Ez esan inori. Zoaz, hala ere, azaldu apaizarengana eta eskaini Moisesek agindutako oparia zeure garbitasunaren ezaugarri* 8,4 garbitasunaren ezaugarri: Ik. Mk 1,44 oh..